Arraunlarien omenaldiraino iritsiko da larunbatean autobus zerbitzua

Ekialdebusek E25 lineako ibilbidea aldatuko du, eta Lurgorriraino iritsiko dira autobusak. Arraunlarien omenaldia eta gero ere, bertatik abiatuko dira autobusak.

Larunbatean Hondarribiko arraunlariei egingo zaien omenaldia dela-eta, Ekialdebusek autobus zerbitzuan aldaketak egingo ditu, Bentara joan nahi dutenek autobusez egiteko aukera eduki dezaten. Hala, E25 autobus linea (Hondarribia-Irun) Lurgorriraino iritsiko da 14:05etik 15:05era, omenaldia egingo den lekutik gertu. Itzultzeko ere, 16:35etik 19:35era abiatzekoak diren E25 lineako autobusak Lurgorritik abiatuko dira, eta ez Sabin Aranatik. E25 lineako ordutegiak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.