
Datorren urtetik 2017ra bitarteko erronkak, helburuak eta lehentasunak ezarri nahi ditu udalak. Otsailera bitartean prozesu parte hartzailea jarri dute abian.

Neguko Jardunaldiak programaren barruan, Txiste grafikoen lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa bisitatu daiteke hilaren 11tik 22ra, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Hilaren 29an piztuko dute, eta abenduaren 20an Olentzeroren Laguntzaileek egur ikatza aterako dute. Bisita gidatuak egin daitezke.

Gai bat hautatu nahi du Inauterietako Batzordeak, eta horren inguruan herriko kaleak, tabernak, kuadrilak eta beste mozorrotzea nahi dute

Ostegun arratsaldea baino lehen eman behar da izena. Panpinot kaleko eraikin historikoa Arma Plaza Fundazioaren, Hondarribiko Historiaren Lagunen Elkartearen eta Francisco de Ibero Institutoaren egoitza da.

Euskal Herriko hainbat puntutako boxeolariak izango dira Galtzarabordako kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Tartean, Sebastian Latigo Perez ariko da, neo-profesional mailan debutatzeko asmoz

Hondarribiko Udalak zazpi langabetu kontratatuko ditu, hezitzaile bat eta sei langile, sei hilabetez kostaldeko garbiketa egiteko. Lanbideko Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako laguntza deialdiaren barruan dago eta bertan eman behar da izena. Hondarribian edo eskualdean erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute kontratazioan. Informazio gehiagorako bisitatu Lanbideren webgunea.

20:00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du.

Emeki emakume taldeak antolatuta, Feminismo para principiantes, goiburuko hitzaldia jasoko du Denda kaleko Kultur Etxeak asteartean, 19:00etan. Nuria Varelak emango du hitzaldia eta denentzat libre izango da.

https://www.youtube.com/watch?v=tZc4_kukT-4 Etzi ostegunarekin finkatu dute aurkezpenerako hitzordua Bilboko Alhondigan. Nobela grafikoa argitara emango dute oraingo honetan Muguruzak, Harkaitz Cano idazleak eta Jorge Alderete ilustratzaileak, eta horrekin batera, hainbat jarduera paralelo aurreikusi dituzte.

Eneritz Arbelaitz, Onintza Mitxelena, Aitzol Lasa eta Oialeku Alfaro korrikalariek euren testigantza emango dute FMko 107an.

Basque tabernak eta Q Hondarribia diskotekak bat egin dute hilaren 22an Hondarribiko arraunlariei egingo zaien omenaldi herrikoiarekin. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun horretarako, baina nagusia arratsaldean izango da, Arrantzaleen Bentan egingo den bazkariaren ondoren. Nahi duenak, festa luzatzeko aukera izango du kirol kaian.

Imanol Elizasuren gidaritzapean, eta Eresbilen laguntzarekin, etzi grabatuko dute abestia.

Oiasso Erromatar Museoak diseinatutako aplikazioa da, eta joko bat balitz bezala, museoaren edukiak era didaktikoan eta dibertigarrian ezagutzeko aukera ematen dio familia osoari.

Guraso eta gazte talde baten ekimenez finkatu dute lehen hitzordua, baina igandero errepikatu nahi dutela adierazi dute.

2006an Frantziako biltegi batean hainbat arma ustez lapurtzeagatik eta biltegian lan egiten zuen familiako kideak atxikitzeagatik epaituko dituzte.

Eider Astrainen Akuarelak erakusketaren inaugurazioa izango da etzi ostegunarekin. Larunbatean aldiz, Eneritz Furyak eta Pelax bakarlarien kontzertua antolatu du Bidasoaldeko Ateneoak.