2015eko udaberriko udal eta foru hauteskundeei begira lanean hasi da Oiartzungo EH Bildu. Besteak beste, herri programa osatzeko bideari ekin diote, eta hori aberasteko ezinbesteko ikusi dute herritarren ekarpena. Horregatik, auzoz auzo, proposamen horiek uzteko guneak jarri dituzte, ondoko tokietan (abenduaren 12ra arte utz daitezke):
- Altzibarren, eskolan.
- Arraguan, Aldeguna elkartean.
- Elizalden, Girizia elkartean, Alkartetxean, Elorsoro kiroldegian eta Manuel Lekuona Bibliotekan.
- Ergoienen, Auzokalte elkartean.
- Gurutzen, Bizardia elkartean.
- Iturriotzen, Iturri Berri elkartean.
- Karrikan, Artaso elkartean.
- Ugaldetxon, Intxixu erretegian.
EH Bilduk jakinarazi duenez, aurretik arloz arloko diagnostikoa prozesua egina du herriko eragileetako ordezkari eta herritar batzuekin. Baina handik harago joan nahi dute, horregatik ari dira herritarren ekarpen bila, “horiek bere egiteko erronka jarri dio bere buruari EH Bilduk, parte hartze printzipioa ezinbestekoa da. EH Bilduk uste du Oiartzun oiartzuarrek garatu, eta kudeatu behar dutela”.