Kromo trukaketa egingo dute igandean, Luis Marianon

Guraso eta gazte talde baten ekimenez finkatu dute lehen hitzordua, baina igandero errepikatu nahi dutela adierazi dute.

Irungo Udalaren Gazteria arloak zabaldu duenez, kromo trukaketa egingo dute igandean hilaren 16an Luis Marianon, 12:00etan abiatuta. Guraso eta gazte talde baten eskariz antolatu dute hitzordua eta lehenengoa den arren, igandero errepikatu nahi dute trukaketa. Kromoak eta panpinak elkartrukatzeko aukera izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.