Gineako fusio musika izango da larunbatean Banakon, Bogi Juirekin

20:00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du.

Gineako doinuak entzungo dira larunbatean, hilak 15, Banako tabernan, 20:00etatik aurrera. Bogi Jui (Lurreko doinuak, su-su hizkuntzan) taldeak erritmo afrikarrez beteriko emanaldia eskainiko du. Fusio musika egiten dute, oso dantzagarria. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da.

Bogi Jui

  • Aboubakar Syla: ahotsa, kalimba, kamalengomi eta balafon.
  • Mariana Briones: ahotsa, bolöm eta perkutsioa.
  • Ousman Bangoura: ahotsa eta perkutsio-kuia.
  • Youssouf Sanogo: Djembe.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.