Osoko bilkura egingo dute bihar, udaletxean, 19:00etatik aurrera udaleko zinegotziek. Denera 16 puntuko gai ordena dute aztertzeko hautetsiek.
Santiago egunean (ostiralean) eta San Inazio egunean (hilak 31) hondakinak bilduko ez dituztenez, hainbat aldaketa izango dira zerbitzuan. Hona udalak iragarritako aldaketak, barrutiz barruti:
Palestinaren aldeko elkarretaratze isilak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean Hondarribiko San Pedro kalean, Ez da gerra, hilketa baizik goiburupean. Herritar batek egin du deialdia Facebook bidez eta dagoeneko ari da jendea batzen. Ostiralean 13:00etan egingo dute eta larunbatean 13:30ean.
Ostegunean hasiko dira jaiak Pasai Donibanen eta San Inazio egunean bukatuko dira. Tartean, derrigorrezko urteroko zitak izango dira Donibanen: Habanerak Santa Ana egunez, sardina jatea San Pantaleonen, batelarien estropada San Inazio egunean,... horiek eta beste hamaika jarduera prest ditu jai batzordeak datozen egunetarako. Hona egitaraua.
Lehen Mailako C multzoan jokatuko du. Hamasei taldeko multzoa da, bederatzi gipuzkoar, hiru nafar, hiru bizkaitar eta Kantabriako bat.
Madalena egunean huts egin ezinezko zita izaten dute herri kirolen zaleek zumardian. 12:00etan hasi da erakustaldia, eta lehenik eta behin harriak altxatzen aritu diren neskatxa gazteak bereganatu dute ikusleen arreta. Ondoren irten dira plazara aizkolari eta harri jasotzaileak, tartean, herriko seme Joseba Ostolaza.
Prozesioan bildu dira gaur Errenteria-Oreretako jaietan goiztiarrenak. Ohi bezala, Josekundeko Andra Mariaren elizara eraman dute gaur goizean Ama Birjina, eta han emango ditu jaiak, Santio Egunean berrira ermitara itzultzeko.
Prebentzio Komunitarioko udal zerbitzuak antolatzen duen ekimena da, eta hondartzako kirol instalazioetan egiten da uztailean, asteartetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara. Kirol materiala mailegatzen dute ere.