Hamasei puntuko udalbatzarra, bihar, Oiartzunen

Osoko bilkura egingo dute bihar, udaletxean, 19:00etatik aurrera udaleko zinegotziek. Denera 16 puntuko gai ordena dute aztertzeko hautetsiek.

Osoko bilkura egingo dute bihar, udaletxean, 19:00etatik aurrera udaleko zinegotziek. Denera 16 puntuko gai ordena dute aztertzeko hautetsiek, honakoak:
  • Aurreko batzarraldiari dagokion akta onartzea.
  • Udal Legearen egitasmoaren aurrean Oiartzungo Udalarekin kontsulta izapidea egin dadin eskatzea.
  • Donostialdea PTParen idazketari ekarpena egitea.
  • San Marko Mankomunitatearen 2014ko aurrekontuari administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzeko proposamena.
  • Pasaiako zentral termikoa ixtearen ondorioz Oiartzundik igarotzen diren lineak eta hari loturiko azpiegiturak erretiratzeko eskaera.
  • Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrari, Direccion General de Aviacion Civil delakoak emandako txostenari errekerimendua berrestea.
  • Oiartzungo Udalaren jabegoko lau merkataritza lokalen jabetza osoa besterentzeko proposamena.
  • Oarsoaldearekin 2013ko Gestio Planaren lankidetza hitzarmen esparruaren inguruan adenda.
  • Oarsoaldearekin lankidetza hitzarmen esparrua, 2014ko Kudeaketa Planerako.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmena, mendekoen arretarako etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko.
  • Audele inguruko bidea berreskuratzeko espedientea berriro irekitzeko proposamena.
  • Ibargain Musika Eskola: diru laguntza aurreratzeko proposamena.
  • Xanistebanetako aurrekontua eta egitaraua onartzeko proposamena.
  • Udal kontabilitateko eskubide batzuk anulatzeko proposamena.
  • Beste organoen jardueraren jarraipena.
  • Eskariak eta galderak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.