Santiagoko bizilagunek jaiei helduko diete etzitik igandera bitartean

Santiagoko jaiak. Irudia: Santiagoko Deabruak

Santiagoko jaiak. Irudia: Santiagoko Deabruak

Hilaren 25ean Santio Eguna dela eta, etzitik igandera bitartean Santiago auzoa jaietan buru-belarri murgilduko da. Lau eguneko egitarau oparoa antolatu dute horretarako auzo elkarteak eta bertako eragileek.   Ondokoa da programa: Etzi
  • 17:30: Txupina jaurtiketa.
  • 19:30: Santiagoko danborrada nagusia.
  • 22:00: Diskofesta.
Ostirala
  • 08:00: Santiagoko Diana auzoan barrena.
  • 10:00: Santiagoko XVI. Herri Lasterketa. Izenematea ordu erdi lehenago, elkarteko lokalean. Umeak doan.
  • 12:30: Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua, Triangelu plazan. Santiagoko polka tradizionalak entzungai izango dira.
  • 16:45: Kukaña.
  • 19:00: Play Back lehiaketa. Izenematea emailez edo auzo elkartearen egoitzan.
  • 20:00: Karaokea.
  • 23:00: Diskofesta.
Larunbata
  • 10:00: Haurren pintura lehiaketa.
  • 16:00: Mus txapelketa Junkal tabernan.
  • 17:00: Mozorro lehiaketa, Junkal tabernan.
  • 17:00: Pala lehiaketa, finala.
  • 18:30: Zinta karrera 13 urtekoentzat. Bi gurpileko txirrindak soilik erabiliko dituzte parte hartzaileek.
  • 19:00: Sardina jatea, elkartearen aurrean.
  • 23:00: Remember eta Black Moon taldeen kontzertua.
  • Egun osoan zehar, skate parkean, nazio eta nazioarteko mailako BMX pilotuen kontzentrazioa izango da.
Igandea
  • 11:00: Toka txapelketa.
  • 12:00: Meza Nagusia, Junkal Elizan.
  • 17:00: Patata tortila lehiaketa. Izenematea auzo elkartean.
  • 18:30: Assa Magoa.
  • 21:00: Jaien amaiera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.