Realeko nesken hockey erakustaldia eta boleibola, Hondar Kirolaken

Prebentzio Komunitarioko udal zerbitzuak antolatzen duen ekimena da, eta hondartzako kirol instalazioetan egiten da uztailean, asteartetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara. Kirol materiala mailegatzen dute ere.

Modu osasuntsuan ondo pasatzeko aukera eskaintzen du programak

Modu osasuntsuan ondo pasatzeko aukera eskaintzen du programak

Espainiako Liga irabaztetik oso gertu geratu den Realeko belar hockeyko nesken taldeak hondartza hockey erakustaldia emango du bihar, asteazkenez, Hondarribiko hondartzan. Udaleko Prebentzio Komunitarioa zerbitzuak antolatzen duen Hondar Kirolak programaren barruko ekitaldia da, eta erakustaldiaren ondoren, nahi duenak kirol hori praktikatzeko aukera izango du. Boleibol txapelketa ere antolatu dute aste honetarako Hondar Kirolaken barruan, Fortuna Kirol Klubaren eta Gipuzkoako Boleibol Federazioaren laguntzarekin. “parte hartu nahi duten gazte eta koadrila guztiei irekia” dela esan dute. Bihar eta etzi egingo dute eta izena eman nahi dutenek, Hondar Kirolak hondartzan jartzen duen informazio gunean egin behar dute. Hondar Kirolak proiektuaren helburua hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzea da, batez ere futbol eta boleibol partiduak antolatuz. Eskatzen duten gazteei kirol materiala mailegatzen diete ere. Uztailean egiten dute, asteartetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.