Hondarribiak ere baditu madalenak

Madalen karrikako festa ari dira gaur ospatzen. Atzo Madalenaren koadroa jarri zuten eta auzoa prestatu zuten gaurko festarako. Arratsaldean dira ekitaldi gehienak.

Madalenaren koadroa jarri eta auzoa apaindu zuten atzo

Madalenaren koadroa jarri eta auzoa apaindu zuten atzo

Gaur da Madalen eguna, egun handia hemendik gertu, Errenteria-Oreretan, baina baita Hondarribiko Portuan ere, Madalen karrikako festa ospatu behar baitute gaur. Atzo bota zuten jaiak iragartzen dituen txupina eta Santa Maria Madalenaren koadroa jarri zuten karrikaren erdian. Dena prest dago gaurko festarako, auzoa behar bezala apainduta, eta ekitaldiak noiz hasi zain daude bertakoak eta Hondarribiko gainontzeko auzotakoak. Irungo dultzaineroekin esnatu dira gaur Madalen karrikan eta 11:00etan meza izango dute, iaz hildako auzotarren omenez.
Madalen karrikako jaia

Madalen karrikako festa, iaz

Eta arratsaldean lehertuko da festa, haur eta gazteentzako jokoekin, musikarekin, afariarekin, eta abarrekin. Ezagutzen ez duenak ezin du galdu eta, ezagutzen duenak, horrek ez du askorik behar errepikatzeko, parerik gabeko festa baita Hondarribiko Madalen karrikakoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.