Iturriozko santioak ate joka daude

Hilaren 24an, ostegunean, hasiko dira Oiartzungo Iturriotz auzoko Santio Jaiak. Aurreko ostiralean banatu zuten etxez etxe jai batzordeko kideek egitaraua. Honakoa da: Hilak 24, osteguna
  • 19:00etan, Lertxuna altxatuko dute. Euskal dantzak, dultzaineroak eta buruhandiak egongo dira. Ondoren, auzoko afaria Soroan.
  • 22:00etan, truk txapelketa.
Hilak 25, ostirala
  • 09:00etan, goiz eresia.
  • 10:30ean, meza nagusia.
  • 11:30, idi dema.
  • 17:00etan, XXIII. kronoeskalada.
  • 20:00etan, kartelada.
  • 22:00etan, antzerkia. Edurne Agirrezabalak bere lan berria estreinatuko du.
Hilak 26, larunbata
  • 10:00etan, bizikleta martxa.
  • 10:30ean, haur jolasak.
  • 18:00etan, iturrioztarren V. Sagardo Dastaketa/Lehiaketa.
  • 21:00etan, bertso afaria Jokin Uranga, Ainhoa Agirreazaldegi eta Sebastian Lizaso bertsolariekin.
Hilak 27, igandea
  • 11:00etan, artisau eta nekazal azoka.
  • 12:00etan, Kaxintxoren erakustaldia.
  • 16:30ean, Gorriti Show.
  • 17:00etan, auzoko gazteen pilota partidak.
  • 19:00etan, artzain txakur lehiaketa.
  • 21:00etan, Ane Badiola, Joxe Leon Amigorena eta Irati Odriozolaren kantu emanaldia.
Hilak 30, asteazkena
  • 14:00etan, erretiratuen bazkaria.
  • 16:00etan, ur festa.
  • 19:00etan, Pasakako III. Txapelketako finalak.
  • 22:00etan, Txikiren umorezko bakarrizketa, Mil a zien eta Auzotar bat tabladun lanekin.
Hilak 31, osteguna
  • 09:00, goiz eresia.
  • 11:00etan, harri proba, Emarri eta Argoiengo mutilen artekoa.
  • 11:30ean, tortilla txapelketa.
  • 14:00etan, erromeria.
  • 16:00etan, gaztelu puzgarriak.
  • 17:30ean, toka txapelketa.
  • 20:00etan, Bide Batez taldearekin dantzaldia.
  • 00:00etan, zezensuzkoa eta kalejira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.