La Bacaladerak Eibarren hasiko du denboraldi berria, irailaren 21ean

Lehen Mailako C multzoan jokatuko du. Hamasei taldeko multzoa da, bederatzi gipuzkoar, hiru nafar, hiru bizkaitar eta Kantabriako bat.

Irailaren 21ean hasiko du La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak denboraldia, Eibarren. Etxeko lehen partida, berriz, 28ko asteburuan jokatuko du, Zumaiako Pulporen kontra. Iaz Euskal Ligan jokatu zuten berdeek baina igotzea lortu zuten, eta denboraldi berrian Espainiako Lehen Mailan jokatuko dute, C multzoan, Gipuzkoa, Bizkai, Nafarroa eta Kantabriako (Espainia) taldeen aurka. Honako aurkari hauek izango ditu Hondarribiko taldeak 2014-2015 denboraldian:
  • Gipuzkoa: Pulpo KE (Zumaia), Somos Eibar Eskubaloia, Tolosa Eskubaloia, Egia Ur-Ze (Donostia), Ucin Aluminio Usurbil, Alcorta Forging Group Elgoibar, Ford Mugarri Arrasate eta Ereintza Aguaplast (Errenteria-Orereta)
  • Nafarroa: Uharte, Beti-Onak (Atarrabia) eta Anaitasuna (Iruñea).
  • Bizkaia: Trapagaran, Urdaneta (Loiu) eta Quiron Askartza (Berango).
  • Kantabria: Santoña.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.