Besteren artean, Menina arte tailerrean, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, Klink elkartean, Gran Sol tabernan, eta Mariñel ontzian egon ziren kasetariak elkarrizketak egiten.
Lana Europan eta Frantzian aurkitzeko bitartekoak izenpeko jardunaldia antolatu du Bidasoa Bizirik-ek Enpleguaren XIII. Astearen barruan. Ekainaren 5erako ostegunarekin finkatu dute hitzordua, Ficoban, 10:00etatik 12:00ak bitartean. Aldez aurretik izena eman beharko dute parte hartu nahi duten lagunek.
Luis Mariano Lirika Elkartea 2014. urteko San Martzial jaietarako proposamena jakitera eman du dagoeneko. Elkartearen esanetan, "ikuskizun handi bat" aukeratu dute aurtengo jaietarako: "Denen artean onena". Hala, elkartearen 10. urteurrena ospatzeaz gain, Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Antologia de la zarzuela musika emanaldia hautatu du elkarteak.
Ostiral, larunbatean eta igandean proiektatu dute eta sesioetako baterako sarrera guztiak saldu dira.