'Antologia de la Zarzuela' lirika elkartearen proposamena sanmartzialetarako

Luis Mariano Lirika Elkartea 2014. urteko San Martzial jaietarako proposamena jakitera eman du dagoeneko. Elkartearen esanetan, "ikuskizun handi bat" aukeratu dute aurtengo jaietarako: "Denen artean onena". Hala, elkartearen 10. urteurrena ospatzeaz gain, Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Antologia de la zarzuela musika emanaldia hautatu du elkarteak.

Luis Mariano Lirika Elkarteak 2014. urteko San Martzial jaietarako proposamena jakitera eman du dagoeneko. Elkartearen esanetan, “ikuskizun handi bat” aukeratu dute aurtengo jaietarako: “Denen artean onena”. Elkartearen 10. urteurrena ospatzeaz gain, Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Antologia de la zarzuela musika emanaldia hautatu du elkarteak. Denboran gehien luzatu den zarzuela dela azaldu du elkarteak, 1965. urtetik etenik gabe izan baita ikusgai Jose Tamayok sortutako obra. Munduan zehar emandako musika saioa da, baita Espainiako antzoki ezberdinetan ere. Hala, ekainaren 27rako antolatu dute emanaldia Amaia KZn, 20:00etan. Sarrerak eskuratzeko interesa duten lagunek Luis Mariano Lirika Elkartearen webgunera jo dezakete (gaztelaniaz).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.