Elkarretaratzea egin dute Errenteria-Oreretan, atxiloketak gaitzesteko

Hamarnaka lagun bildu dira Herriko Plazan LABek deituta.

Hamarnaka lagun bildu dira Herriko Plazan LABek deituta.

Errenteriako Udaleko Langile Batzordeak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, Guardia Zibilak Oiartzunen egindako atxiloketak salatzeko asmoz. Atxilotuetako bat, Ramon Gaztelumendi, udaleko langilea da. Hamarnaka lankidek, zein beste hainbat herritarrek, babesa eman diote. 13:00etan Oiartzungo udaletxearen aurrean bilduko dira, eta 20:00etan manifestazioa abiatuko da toki beretik. Donostiako Intxaurrondo auzoko Sagastieder plazara 16:00etan hurbiltzeko deialdia ere luzatu dute, hainbat oiartzuar deklaratzera deitu baitituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.