Hondarribia, gaur, 'Comando Actualidad' telebista saioan

Besteren artean, Menina arte tailerrean, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, Klink elkartean, Gran Sol tabernan, eta Mariñel ontzian egon ziren kasetariak elkarrizketak egiten.

La1 telebista katean ematen duten Comando Actualidad saioan Hondarribiari buruzko erreportajea emango dute gaur, asteartez, 22:30etik aurrera. Alde zaharren gaineko erreportajea da eta, Hondarribiaz gain, Toledo, Kadiz eta Bartzelonako hirigune historikoak azalduko dira, besteak beste. Udalak bidalitako oharrean azaltzen denez, besteren artean, Menina arte tailerrean, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, Klink elkartean, Gran Sol tabernan, eta Mariñel ontzian egon ziren elkarrizketak egiten. Era berean, Alde Zaharrean eta Portuan grabatutako irudiak ikusteko aukera izango da gaurko erreportajean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.