760 lagunek ikusi dute asteburuan '8 apellidos vascos' Itsas Etxean

Ostiral, larunbatean eta igandean proiektatu dute eta sesioetako baterako sarrera guztiak saldu dira.

8 apellidos vascos filemko une bat

8 apellidos vascos filemko une bat

Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumak hiru egunez jarraian proiektatu du 8 apellidos vascos filma eta sekulako erantzuna izan du. Hainbestekoa zen pelikularen oihartzuna batek pentsa zezakeela ez zela inor falta ikusteko baina, antza, ez zen horrela. Hondarribian ostiral, larunbat eta igandean proiektatu dute eta 760 pertsona joan dira Itsas Etxera ikustera. Noski, udala asebete du publikoaren erantzunak: “oso pozik gaude hiritarrek emandako erantzunagatik. Hiru egun jarraietan behin Itsas Etxea Auditoriuma betetzea eta beste bitan hainbeste joatea oso positiboa da. Ekitaldiz beteriko asteburu ederra izan da, Portuan eta Alde Zaharrean, eta denotan parte hartze handia egon da, eta horietako bat 8 apellidos vascos-ek Hondarribian izandako arrakasta izan da”, adierazi du Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.