Gaztañoko Jaiak: ekainaren 13tik 23ra

Datorren astean hasiko dira Errenteria Oreretako Gaztañoko Jaiak, eta urtero bezala, egitaraua gogoz landu dute. Maritxu ekainaren 13an, ostiralarekin jaitsiko da. Hau da osatu duten egitaraua: Ekainak 13, ostirala
  • 18:00etan: Puski eta Txurruski pailazoen emanaldia. Jarraian, Maritxuren jaitsiera eta txupinazoa. Ondoren buruhandiak irtengo dira, patata tortila lehiaketarekin hasi aurretik. Auzoko haur jaioberriei kamiseta banatuko zaie.
  • 20:00etan: Iratxoen iturria irekiko dute, bertako sagardoa dastatzeko.
  • 22:30ean: Kontzertua. Arkada (Barañain, Nafarroa), Oi! se arma (Tenerife, Kanariar Uharteak), Kaos Urbano (Madril) eta CRIM (Tarragona, Herrialde Katalanak).
Ekainak 14, larunbata
  • 10:30ean: Gaztañoko III. Herri Krosa. Jarraian, II. Haurren Krosa. Sari banaketaren ondoren, aizkolari proba: Joxean Loiarte, Mikel Juanikorena, Bittor Elizagoien eta Lorentzo Goñi.
  • 16:00etan: Mus txapelketa, Bukagaitz elkartean.
  • 17:00etan: Haur jolasak.
  • 21:00etan: Herri afaria, Gaztañoko plazan. Ondoren, Drac de Sarria.
  • 23:00etan: Kontzertua Gaztetxean, Bad Sound System eta Glaukoma.
  • 23:30ean: Rockalean taldea, plazan. Ondoren, DJ Bull. Goizaldean Sorginen Edabe Magikoa banatuko dute.
Ekainak 15, igandea
  • 12:00etan: Toka eta bote txapelketa.
  • 14:00etan: “Gazte izandakorientzako” bazkaria.
  • 17:00etan: Apar festa.
  • 18:30ean: Mundutik Gaztañora, Gaztañotik Mundura.
Ekainak 23, asteartea
  • 18:00etan: Haurrentzako herri kirolak. Arratsaldean zehar, mokaduak eta sagardoa egongo da txoznan.
  • Iluntzean, sua piztea eta jaien bukaera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.