Aritxulegin plaka eta hesirik gabe, eta mobilizazioak herrietan

Guardia Zibila Aritxulegin

Argazkia: Nagore Vega

Goizean Oiartzunen izan diren atxiloketen harira mobilizazioak iragarri dituzte: Oiartzunen 13:00etan elkarretaratzea egingo dute, eta 20:00etan manifestazioa. 12:00etan hasi da Errenteria-Oreretako elkarretaratzea. Intxaurrondon, berriz, 16:00etan egingo dute elkarretaratzea, bertara deitu dituztelako hainbat oiartzuar 16:30ean deklaratzera. Bestalde, Guardia Zibila Aritxulegi inguruan izan da goiz osoan zehar, Bertako Gudarien Basoaren gaineko operazioa izan dela iragarri dute. Bertan zegoen plaka eta hesiak kendu dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.