Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Bosgarren atxiloketa bat egin du Guardia Zibilak

admin
Bidasoa
2014/06/03
Goizean, 06:45 eta 07:15 artean, atxilotu dituzte Ramon Gaztelumendi, Ramon Sagarzazu, Xabier Iragorri eta Joakin Izagirre oiartzuarrak. Arratsaldeko zazpiak baino lehen, berriz, Itziar Iñarra atxilotu dute. Batzuk euren etxean atxilotu dituzte, besteak, bi gutxienez, goizean lanera joateko etxetik atera direnean. HITZA-k atxilotu baten senideekin hitz egin du, eta esan dutenez, “atxiloketa lasaia” izan da. Horrez gain, beste sei oiartzuarri zitazioa eman diete poliziek, gaur 16:30ean Intxaurrondoko koartelera deklaratzera joateko. Atxiloketak eta zitazioak zergatik izan diren goiz-goizetik agertzen ziren Espainiako hedabideetan: Aritxulegin “ETAko kideak gurtzeko leku bat sortzea” leporatu die Espainiako Barne Ministerioak. Arkaitz Bellon eta Xabier Lopez Peña omentzea ere egotzi die. Abokatuen arabera, bihar, asteazkena, deklaratuko dute Madrilen dagoen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Atxiloketak izan dira lehenik. Ondoren zitazioen banaketa. Horrek nahasmena eragin du Oiartzunen, zitazioa jaso duten batzuk atxilotuak izan direla zabaldu baita herrian. Beranduago atxilotu dute Iñarra. Edonola ere, plazak eta kaleak hartuta izan ditu Guardia Zibilak goizean, eta 09:00ak pasatuta izan arte ez dira joan herritik. Ordurako dagoeneko biltzen hasiak ziren herritarrak Doneztebe plazan. Herritarren artean atxilotuen senideak zeuden. Denek ala denek ondoan zituztenen babesa jaso dute. 10:00ak baino lehen asanblada egin dute herritarrek, eta mobilizazioen berri eman ere, 12:00etan Errenteria-Oreretan elkarretaratzea, 13:00etan Oiartzunen, eta 20:00etan manifestazioa Oiartzunen. Beranduago iritsi dira bi deialdi berri, eta Errenteriako Udalaren erakunde adierazpena atxiloketen gainekoa (Ramon Gaztelumendi bertako langilea da). Deialdi berrietako bat da 16:00etan mobilizazioa egingo dutela Intxaurrondoko koartelaren parean, bertara joatekoak direlako deklaratzea zitazioa jaso duten sei oiartzuarrak, eta bestea da 19:00etan ezohiko pleno berezia dagoela Oiartzunen, atxiloketen harira. Hori guztia gertatzen zen bitartean, Aritxulegin Gudarien Basoa desegiten ari ziren guardia zibilak. Horren inguruko hesiak kendu, eta bertan zegoen hildakoen aldeko plaka kendu egin dute. Goiz-goizetik 10:30ak arte egon dira zeregin horretan. Bien bitartean atxilotuek Guardia Zibilaren esku jarraitzen dute, berri gehiagoren zain. Antza denez, ez daude inkomunikatuta, eta senideek aukera izan dute eurei arropa eramateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.