Itsas Gelak Ozeanoen Munduko Eguna ospatuko du, San Pedron dagoen Mater itsasontzian eta herriko itsasertzean gauzatu behar dituzten hainbat jardueren bitartez. Hona egitaraua: [box] Ekainak 3, asteartea: Itsasertzeko esploratzaile tailer didaktikoa, 6-12 urteko haurrei zuzendua.
Ekainaren 8ko giza katean parte hartzera joango direnei aholkua eman diete: bakoitzari dagokion kilometrora autobusean joan daitezela.Hortaz, Oiartzunen, autobusak prest dituzte. Horietan izena emateko tokiak Garmendi txokolategia, Amazkar taberna eta Kirillikupen jartzen den mahaia dira. http://youtu.be/ffMPpG32BFE
https://www.youtube.com/watch?v=GjQ5El8dxa0&feature=youtu.be Gaur goizean tabako kearen kontrako martxa egin dute Zumarditik abiatuta. Bertan parte hartu dute Errenteria-Orereta ikastetxeetako haurrek, udal taldeetako ordezkariek nahiz herritarrek. Oro har, herritarra kontzientziatu nahi izan dituzte tabakoaren kea arnasteak duen kalteen inguruan, baina batez ere gazteak, erretzen ez hastera bultzatzeko.
Euskararen alde lan egingo duen elkarte bat gutxiago izango da Irunen hemendik aurrera. Izan ere, komunikabideetara bidalitako prentsaohar baten bidez Irun Iruten Euskara Elkarteak desegitea erabaki dutela jakitera eman dute gaur bertako kideek.
Arbesen aparkalekua, Landetxa-Kateako pilotalekua estaltzea, Puianan baratze parkea ahalbidetzea, Artaleku eta Luis Mariano arteko igogailua eta ikasturte hasierako familientzako laguntza programa martxan jartzea dira besteak beste kreditu modifikazioari esker garatuko diren proiektuak. Asteazkenean onartu zuen Irungo Udalbatzak kreditu modifikazioa, denen aldeko botoekin, EH Bilduren Udal Taldearenak ezik.
Berdintasun Kontseilua Errenteria-Oreretako emakumeek industrializazio garaian egin zuten ekarpenak biltzen ari da. Horrekin lotutako argazkiak ere bildu nahi ditu, eta horretarako, herritarrengana jo du. Hala, 1975. urtea baino lehenagoko argazkiak izanez gero, udalera bideratzeko eskatu du. Baldintza bakarra emakume horretan emakumeak lanean azaltzea da.