Astelehen eta asteartean hainbat eragile bilduko dira Portu Agintaritzan, erakunde honek gonbidatuta, Portua datorren urteari begira lantzen diharduen plan estrategikoaren harira. Pasaiako Udala gonbidatu dute, baina ez joatea erabaki du, “Portua beste behin ere ez dagokion eremuan” sartu delakoan.
Amaia Agirregabiria alkateak gogoratu duenez, Pasaiako Udalak akordio bat adostu zuen lehengo azaroan, hasieran aho batez, nahiz eta ondoren EAJk atzera egin eta abstenitu egin zen. Aipatu akordioan, Udalak bere eskumenak errespeta ditzan eskatzen dio Portuari, “minimoen akordioan”, bakoitzaren eskumenak zehaztuz eta herritarren interesak babestuz. Agirregabiriak esan duenez, akordio hori, oso garrantzitsua da udalarentzat, eta dokumentu irekia da, Portuaren ekarpenetara irekia.
Portuak, baina, ez du aipatu dokumentuan jartzen dena kontuan hartu. Alkateak esan duenez “udal akordioaren filosofiaren kontra” doaz erabat jardunaldietan aztertuko dituzte hainbat aldagai, eta zehazki aipatu ditu lehen multzoko aldagaiak, “eremu instituzionalari” dagozkionak. Besteak beste, Kaiko Herrera PTPa, edo erakunde arteko mahairi dagozkionak hartuko dituzte hizpide aipatu eremuan.
Alkateak salatu duenez, Portuak enpresen esku utzi nahiko lituzke erakundeei dagozkien eskumenak, eta nabarmendu du jardunaldietan enpresariek jokatuko dute papera. “Udalak jardunaldietan parte hartuko ez dielako inolako zilegitasuna aitortu nahi jardunaldietatik eratorri daitezkeen ondorioei”, gaineratu du alkateak.
Testuinguru honetan, EAJ izan ezik, udalean talde guziek babestutako akordio markoa inoiz baino indar gehiagoz defendituko dutela jakinarazi du Agirregabiriak.
Plenoan onartutako harreman markoa-2