Ekaina aniztasunaren hilabetea izango da Pasaian
Igandea da Euskal Herriko Aniztasunaren eguna, eta Pasaian ospakizuna antolatu du udalak. Hori dela eta, ekainean zehar, Ni pasaitarra naiz lemapean, hainbat jarduera izango dira, “aniztasunean bizi garela eta aniztasuna gure gizartearen altxorra dela aldarrikatzeko”.
Udalak nabarmendu du Pasaia herri anitza dela eta aniztasun horren balioa nabarmendu du: “Jatorri ugaritako paisaitarrak, egun oroz, eraikitzen ari gara gure herria. Izan ere, pasaitarren %27 inguru Euskal Herritik kanpo jaioak gara. Euskaraz gain, bost kontinenteetako hizkuntzak erabiltzen dira gure kaleetan, eta elkar ulertzen dugu”.
Horrez gain, aurten, Pasaian, aniztasunak “emakume ahotsa” izango duela iragarri dute, “emakumeen ahotsa inoiz baino gehiago entzun behar delako”. Antolatu dituzten jardueretan “kolore guztietako ahotsak” eta “askotariko gogoetak” plazaratuko dituztela iragarri dute, eta, pasaitar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
[box]
Egitaraua:
Hitzaldia: Afrika Beltzeko emakume migratzaileak Euskadin. Azterlan irabazlea 2014ko Presen Saez de Descatllar ikerketaren
VI. Sarian.
Hizlaria: Jeanne Rolande Dacaugna Minkette
Hizkuntza: Gaztelera
Eguna: Ekainak 3, asteartea, Antxoko Gizarte Ekitza Saileko bulegoan; ekainak 12, osteguna, Trintxerpeko alkateordetzan.
Ordua: 18:30.
Hitzaldia: Emakume musulmanen erronkak Euskal Herrian
Hizlariak: Mariam El Harrak eta Vega Ayllón.
Hizkuntza: Gaztelera
Noiz: Ekainak 11, asteazkena, Trintxerpeko alkateordetzan; ekainak 20, ostirala, Antxoko kultur etxean.
Ordua: 18:00.
Hitzaldia: Mendebaldeko estereotipoak, gizarte-errealitatea
Hizlaria: Hajar Samadi
Hizkuntza: Euskara
Noiz: Ekainak 18, asteazkena, Donibaneko Victor Hugo etxean eta ekainak 25, asteazkena, San Pedroko Udal Aretoan.
Ordua: 18:00.
Bideo-forum: Digna Rabia
Mahai-ingurua: Angel Rodriguez Gallardo eta Estibalitz Gonzalez.
Eguna: Ekainak 17, asteartea, Trintxerpeko alkateordetzan.
Ordua: 19:00.
Munduko pintxoak
Eguna: ekainak 21, larunbata
Lekua: Antxoko Gure Zumardia
Ordua: 12:00
[/box]