
Urak gure bizitzan duen garrantzia azaltzeko, Ibaialde izeneko erakusketa dago zabalik ekainaren 3ra arte Arditurriko Parketxean. Izen bereko ingurumen hezkuntzako programa baten barruan bildutako materiala ikus daiteke 9 paneletan. Hala, ibaien ezaugarriak ezagutzea, ingurumenean giza ekintzek duten eragina aztertzea, eta uraren funtzioak eta erabilerak ezagutzea dira erakusketaren oinarriak.
Erakusketa asteartetik ostiralera eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara ikus daiteke. Larunbatetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.