Kirol kaiko Basque tabernak surf argazkien erakusketa muntatu du eta hilaren bukaera arte bisitatu daiteke. Hilaren 12an, osteguna, izango da inaugurazioa, 20:00etan.
Hondarribiko Kirol kaia pasealekuan dagoen Basque tabernak surfari buruzko argazki artistikoen erakusketa inauguratuko du bihar, ostegunarekin. Angeluko (Lapurdi) 6 feet & perfect galeriak hautatu ditu lanak, kolaboratzaile dituen Europako 25etik gora argazkilarien lanetn artean.
Gaur ireki dute Zumardian Euskal Liburu eta Disko Azoka. Durangon izan ez zirenek edo bertan nahikoa erosi ez zutenek aukera izango dute erosketak osatzeko gaurtik igandera arte, goiz eta arratsaldez, Zumardian.