Surf argazkien erakusketa irekiko dute ostegunean Basque tabernan

Kirol kaiko Basque tabernak surf argazkien erakusketa muntatu du eta hilaren bukaera arte bisitatu daiteke. Hilaren 12an, osteguna, izango da inaugurazioa, 20:00etan.

A basque moment

Erakusketako argazkietako bat

Kirol kaiko Basque tabernak surf argazkien erakusketa muntatu du eta urtarrilaren bukaera arte bisitatu daiteke. Hilaren 12an, osteguna, izango da inaugurazioa, 20:00etan. Angeluko (Lapurdi) 6 feet & perfect galeriak antolatu du, galeriako kolaboratzaile diren 25 argazki baino gehiagoren lanen artean hautatuketa eginez. 6 feet & perfect egitasmoaren sortzaile den Edouard de Dreuzyren arabera, “argazki ikusgarriak dira, estetikoak”, asko zuri beltzezkoak. Egilearen sinadura daukate eta nahi duenak erosteko aukera izango du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.