Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Galiza' aurkeztu du, Pasaian, Kepa Junkerak

admin
Bidasoa
2013/12/11
Galiziako artistekin eta herrialdearekin izandako harremanaren ondorio naturala sortu du Kepa Junkera musikari bizkaitarrak, Galiza. Disko bikoitza da, baina aurkezpen formatua hori baino askoz gehiago da, liburuxka ere bada, Junkerak Galiziarekin duen harremana laburtzeko 23 kanta eta hitzak zein irudiak erabili dituelako. Atzo aurkeztu zuen San Pedron lan berria trikitixa jotzaileak, “Pasaiak eta bereziki inguru honek Galiziarekin duen harreman esanguratsuagatik”. Izan ere, Galiziaz gain, Euskal Herrian aurkezten ari da lan berria, Galiziako etxeetan, edo herrialde horrekin harremana duten tokietan. Daniel Castelao Fato Cultural Galego taldeko kideen laguntzarekin egin zuen aurkezpena musikariak. Hitzak eta musika erabili zituen sortzaileak diskoaren berri emateko. San Pedroko Udal Aretoan bildutakoek jaso zuten lanaren oinarria zein den, baita azala ere. 30 urteko karrera egina du musikagintzan bilbotarrak, eta Galiziarekin beti harreman ona izan duela esan du, “itsasoko Galiziarekin, mendikoarekin, jendearekin, artistekin…”. Eta diskoan hango hainbat sortzaileren laguntza izan du, tartean Luar Na Lubre, Uxia, Sondeseu… horrela zerrenda luze bat. Horrela, lanarekin Galiziako kulturan “desenbarkoa” egin duela aitortu du sortzaileak, eta normalean hark bere diskoen konposizioak egiten baditu ere, orain ez dela horrela izan. Hala, “sentimendu eta emozioen” festatzat eman du diskoa Junkerak, “bihotzetik sortua”. Hitzaldi-kontzertua izan zen San Pedroko Udal Aretokoa. Eta horren hitzaurrea Xose Estevezek egin zuen, galiziarrez. Daniel Castelao Fatoko kidearen arabera, “Euskal Herriak eman duen musikari handienetakoa” da Junkera, eta gustura agertu zen bizkaitarrak Pasaia ere aukeratu zuelako diskoa aurkezteko. Aitortu zuen Junkerak berak hots egin ziela pasaitarrei diskoaren aurkezpena bertan egiteko, gogorarazi zuen trikitixak italiar jatorria duela, baina Galiziara 1905ean iritsi zela; Galiziaren eta trikitixaren arteko harremana Manuel Rivasen O lapiz do carpinteiro liburuan modu berezian agertzen dela esan zuen. Lan horretan Rivasek aipatu zuen Fisterrako kostan trikitixaz betetako Palermo ontzia hondoratu zela, eta instrumentu guztiak Fisterra inguruko hondartzetatik barreiatu zutela, “horiek mugitzerakoan ateratzen zuten soinua dela-eta bertakoek uste izan zuten purgatorioko arimak bertara iritsi zirela”. Eta esan zuen disko honek “anai diren bi herri” batzeko balio duela, “Euskal Herria eta Galizia”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.