Ezagun bati labanaz eraso egitea egotzita atxilotu dute gizon bat
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo goizaldean beste gizon bati eraso egitea egotzita. Gaineratu duenez, labanarekin eta ate baten zati metaliko batekin zauritu zuen ezaguna aurpegian eta besoan.
Segurtasun Sailaren arabera, atzo goizeko ordubatean abisu bat jaso zuen Ertzaintzak, bi gizonen arteko liskarra jakinaraziz erdialdeko etxebizitza batean. Hara iritsitakoan, ertzainek atariko atea bere tokitik aterata eta aluminioaren markoa puskatuta aurkitu zituztela adierazi du, eta goiko pisuan heriotza mehatxuak egiten ari zitzaiola gizon bat beste bati. Azken horrek aurpegian eta besoan zauriak zituela gaineratu du.
Ertzaintzaren irakurketaren arabera, ustezko erasotzaileak labana bat hartu eta beste gizona zauritzen saiatu zen etxebizitza baten barruan, eta zauriak eragin zizkion besoan. Zaurien ustezko eragileak atariko atea hautsi zuen, eta biktima aluminiozko markoaren zati batekin berriro erasotzen saiatu zen aurpegian joz.
Anbulantzian eraman zuten zauritutako gizona.