BECera joateko autobusa 08:15ean aterako da Iztietatik

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala dela eta, Barakaldoko BECera zuzenean eramango duten autobusak antolatu dituzte Errenteria-Oreretan. Horiek 08:15ean aterako dira Iztietako autobus geltokitik, eta saioa bukatu (20:15-20:30) eta 30 minutura aterako dira BECetik bertatik. Autobusak Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak jarri ditu, eta aurreratu duenez, dagoeneko ezin da txartelik erosi. Hala ere, txartela dagoeneko badutenei gogorarazi diete 08:00etan geltokian egon behar dutela: “Barakaldora iristeko bidaia dezente dagoelako eta puntualki abiatuz gero, denentzako onura izango delako”. Era berean, txartelak etxean ez uztea gogorarazi dute, Internet nahiz Arkaitzan erositakoak izan: “Txartelik erakutsi gabe, ezingo da autobusera igo”. “Egun zoragarria” opa die Bertsozale Elkarteak herriko bertsozale guztiei.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.