Ireki dute liburu eta disko azoka, iazko saridun Pako Aristi bertan zela

Gaur ireki dute Zumardian Euskal Liburu eta Disko Azoka. Durangon izan ez zirenek edo bertan nahikoa erosi ez zutenek aukera izango dute erosketak osatzeko gaurtik igandera arte, goiz eta arratsaldez, Zumardian.

Pako Aristi

Aristi, saria jaso eta gero

Gaur ireki dute Zumardian Euskal Liburu eta Disko Azoka. Durangon izan ez zirenek edo bertan nahikoa erosi ez zutenek aukera izango dute erosketak osatzeko gaurtik igandera arte, goiz eta arratsaldez, Zumardian. Aurten bi berrikuntzekin dator azoka. Bata, aipatutakoa, Zumardian izango dela. Izan ere, San Pedro kaleko obrek azoka Arrantzale Auzoan egitea galerazi dute eta beste Zumardian egitea pentsatu dute udalean. Hala, aparkalekuaren erdia itxi dute azokarako, eta beste erdiak ohiko funtzioak beteko ditu. Beste berritasuna artisauena da. Artisautza azoka txikia muntatu dute liburu eta disko salmenta gunearen parean. Laupabost postu dira, herriko artisauek jarritakoak. Beraz, beste urtetako eskaintzari artisautza gehitu zaio, Gaur goizean egin dute Euskal Liburu eta Disko Azokaren aukezpena, udaletxeko areto nagusian. Bertan izan dira Txomin Sagarzazu Kultura zinegotzia, Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken batzordeko presidentea eta Pako Aristi idazlea, iazko ekitaldiko liburu salduenaren egile izateagatik Azokaren saria jaso duena. Independentziaren paperak izan zen iazko liburu salduena eta aurten ere erosteko aukera dago, argitaratu berri duten gaztelerazko bertsioarekin batera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.