Espainiako Erregina izango zen Juana la Loca-k Hondarribian lo egin zuenekoa kontatzen du Cosas de Alde Zaharra buletinaren 21. aleak. Errege Katolikoen alaba 1502an izan zen herrian, bere senar Hausburgoko Felipe artxidukearekin, Toledoko Gorteen aurrean Gaztelako koroako hautagai izendatzeko Bruselatik egindako bidaian.
Espainiako Erregina izango zen Juana
la Loca-k Hondarribian lo egin zuenekoa kontatzen du
Cosas de Alde Zaharra buletinaren
21. aleak. Errege Katolikoen alaba 1502an izan zen herrian, bere senar Hausburgoko Felipe artxidukearekin, Toledoko Gorteen aurrean Gaztelako koroako hautagai izendatzeko Bruselatik egindako bidaian., Toledoko Gorteen aurrean Gaztelako koroako hautagai izendatzeko Bruselatik egindako bidaian. Bi mila lagun inguruk egin zuten bidaia haiekin, eta denak geratu ziren Hondarribian.
Erreportajean printzeek gazteluan lo egin zutela azaltzen da, eta ez Egiluzko jauregian, askok uste duten bezala. Gainera, herrian gau bat egitea espero zutela baina artxidukeak hemorroide arazo handia zuenez, heriotza desiratzeraino, hiru gau geratu behar izan zutela kontatzen da. Nola sendatu asmatu ez eta herriko gizon batengana jo zuten, Aita Sorgin bezala ezaguna, belarrekin edozer sendatzeko gai zena.
Aita Sorginek sendatu zituen Haurburgoko artxidukearen hemorroideak eta trukean zer nahi ote zuen galdetuta, herritik joateko eskatu zion Feliperi Aita Sorginek, hiru egunetan janaririk gabe utzi baitzituzten herritarrak. Eskertuta, Hondarribitik alde egin zuen taldeak, Hernaniruntz.