Udal aurrekontuen gaineko hitzaldia antolatu du Irungo EH Bilduk
Bihar (osteguna, hilak 12), 19:00etatik aurrera eta Oiasso museoko aretoan, hiriko aurrekontuen gaineko gogoeta egiteko hitzaldia antolatu du Irungo EH Bilduk. Bertan Oinatz Mitxelena udal taldearen bozeramaileak eta aldundiko Parte Hartze Saileko arduradunak parte hartuko dute, eta herrialdeko udalerri ezberdinetako esperientzien berri eman, eta hiriko aurrekontuetaz hitz egingo dute.
Izan ere udal gobernu taldeak aurkeztu du 2014rako aurrekontuen proposamena, 64 milioi ingurukoa. Eta EH Bilduk uste du horiek lantzeko beste era bat dagoela, eta gainera, aurrekontuetan jasotzen den banaketa ere beste modu batera egin daitekeela, “prozedura parte hartzaileago baten aldeko beharra aldarrikatu dugu legealdian zehar”. Hala, aurrekontuak osatzeko eredu “demokratikoago” baten aldeko apustua egiten du koalizioak, “soilik horrela lor baitezakegu herritarron zerbitzura eta errealitateari erantzuteko bestelako kudeaketa bat”.
Hori guztiak euren alderdiaren ikuspegitik baino, “interes orokor batetik” abiatuta egiten dutela ohartarazi du Irungo EH Bilduk.