
FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Logroñes 3-1 Erregional Ohorezko Maila Trintxerpe-Real Union B 0-1 Preferente Maila Munibe-Mariño 0-2 Behobia-Urnieta 1-2 Emakumeen Euskal Liga Mariño-Barakaldo 1-1 Emak. Lurraldeko Liga Antigua Luberri-Irun Artia...

Azaroaren 13an Gipuzkoako Lurralde Auzitegian Errenteria-Oreretako gizon baten kontrako epaiketa hasiko da. Gizon horri emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzi diote. Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du. Duela bi urte iz...

Martindozenea gaztelekuak urte bukaera arteko jarduerak jakitera eman ditu gaur goizean, Fernando San Martin Gazteria zinegotziaren bidez. Jarduerak 13 eta 25 urte arteko gazteei zuzenduta daude. Izena emateko epea dagoeneko ireki dute eta parte hartzeko interesa dutenak Martindozenea gaztelekura edo Igazte bulegora jo dezakete. Tailerrak: - Baratzea zure balkoian: Tailer honen bidez baratze txiki bat egiten ikasiko dute parte hartzaileek. Ikastaroa, 18 eta 25 urte arteko lagunei zuzenduta dago eta asteazkenetan gauzatuko da 19:00ak eta 20:30ak bitartean. - Salsa: Tailer honetan tonifikatzeko eta prestatzeko ariketa batzuk egingo dituzte parte hartzaileek, dantza bakoitzeko urratsak eta erritmoen aldaketak egiten ere ikasiko dute. Ikastaroa 18 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ostiraletan garatuko da 19:00ak eta 20:30ak artean. - Komikia I: Komikiaren teknikak irakatsiko dira tailer honetan. Lehen multzo honetan 13 eta 17 urte arteko gazteak sar daitezke, ostegunetan, 17:30etik 19:00etara. - Komikia II: Hemen ere komikiaren teknikak landuko dituzte. Multzo honetan 18 eta 25 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dute, ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. - Etxean bizirautea: Etxean Bizirauteko Programak, alde batetik, gazteek proposatutako eskariei erantzuten die, eta bestetik, emantzipazioa, aisia alternatiboa eta generoa ere lantzen ditu. Tailerra ostiraletan garatuko da, 19:00etik 21:00etara, eta 18 eta 25 urte arteko lagunei bideratuta [...]

Bihar Esperientzia Eskolaren ikasturtea inauguratuko da. Aurkezpen irekia izango da udaletxeko areto nagusian, 12:00etan. Esperientzia Eskolan 50 urtez goitiko edonork parte hartu dezake. Eskolen helburua zahartze aktiboa eta bizi kalitatea hobetzea; e...

Bertso afaria antolatu du Bidasoako EKTk, azaroaren 16an, ostiralarekin. Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia bertsolariak ariko dira bertan, gaueko 21:00etik aurrera. Sarrerak Sunbilan eskuratu ahal izateaz gain, Bidasoako EKTren egoitzan bertan lor daitezk...

ETBko Teknopolis saioak antolatutako aurtengo lehiaketaren lehen irabazlea da Oskar Zapirain oiartzuarra. Beheko argazkiari esker, laster Nexus 7 tableta bat jasoko du etxean.

Larunbatean irteera egingo dute erretiratuek. Inguruko herri eta txokoak bisitatuko dituzte, eta oraingoan, Orio-Itxaspera joango dira. Ekimen horretan parte hartzeko nahikoa da 08:15ean Topoko geltokian agertzea.

Hitza Hitz ikus-entzunezkoa emango du Argoiak elkarteak asteazkenean, hilaren 7an. Ipar Euskal Herritik Amerikara emigratutako euskaldunen gaineko dokumentala da. Beñat Cuburu Ithorotz irakasle eta ikertzaileak gidatuko du ikus-entzunezkoaren ondoko ...

Ertzaintzak 15 urteko gaztetxo bat atxilotu du igande goizaldean gazte lokal batean larderiaz lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, lapurreta egiteko garaian labana bat erabili zuen gazteei beldurra eragiteko, eta ustez euren gauzak ostu zizkien. ...

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Ostadar-Hondarribia 1-3 SASKIBALOIA Emakumeen Liga Perfumerias Avenida-Hondarribia Irun 74-56 ESKUBALOIA Euskal Liga La Bacaladera Hondarribia-Corazonistas 24-25

Trazando el dialogo. Herramientas esenciales para el cambio social –Elkarrizketa marrazten. Gizarte aldaketarako berebiziko erremintak– liburua aurkeztuko dute bihar, Amaia KZn, 19:00etan. Hainbat euskal eragilek elkarlanean idatzitako idazlana da eta elkarrizketa bultzatzea da horren azken helburua. Gizarte eta politika arazoei irtenbidea ematea bilatzen du liburuak eta esparruko profesionalei zuzenduta dago. Momentura artea, Donostian, Tolosan eta Arrasaten aurkeztu dute liburua. Idazlana hiru ataletan banatuta dago: - Oinarriak - Erremintak - Epilogoa

Jose Ramon Rudy Arrondo margolariak Bidasoan zehar ibilbideak erakusketa inauguratuko du bihar, Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan. Artistak 30 olio-margolan bildu ditu mostra honetan. Rudy margolaria Traibuenasen (Nafarroa) jaio zen 1943. urtean. H...

Sailkapeneko lehen postuetara itzultzeko balio izan duen garaipena eskuratu zuen larunbatean Hondarribia futbol taldeak Lasarte-Orian, Ohorezko Mailako Ligako zortzigarren jardunaldian (1-3). Mikel Llorentek entrenatzen duen taldea hirugarren jarri da,...

Joan den asteko osoko bilkuran aireportuko langileen aldeko mozioa onartu zuen Hondarribiko Udalbatzak. Sozialisten udal taldeak aurkeztu zuen testua eta PPren ordezkaria ezik —abstenitu egin zen—, gainontzeko hautetsi guztiek alde bozkatu zuten. PSE-EEko bozeramaile Iosu Alvarezek azaldu zuenez, “mozioaren helburua da Langile Batzordeari elkartasuna adieraztea, lanpostuak mantentze aldera AENArekin burutzen ari diren negoziaketan”. Azken hilabeteetan erabiltzaile kopuruak gora egin duela nabarmendu zuen Alvarezek. “Enpresa handirik ez dago Hondarribian; aireportua handienetako da eta erakunde bezala langileen alde egin behar dugu”, gehitu zuen. “Madrilekoen errezeta da” Sozialisten mozioaren alde egiterako orduan, Ion Elizalde Hamaikabat alderdiko ordezkariak argitu zuen “langileen alde” bozkatzen zuela, ez azpiegituraren alde. Nolanahi ere “esperantza handirik ez” zuela onartu zuen Elizaldek, “Madriletik datorren errezeta delako, hots, murrizketa gehiago eta zerbitzu publiko gutxiago”.

Azaroaren 1ean, ezker abertzaleak 36ko gerran frankistek hildako gudariei eta oiartzuarrei lore eskaintza egin ohi dio kanposantuan, Gudarien omenez eraikitako monumentuan. Joan den ostegunean ere hala egin zuten.

La Salleko anaien Proyde-Proega fundazioak kontzertu solidarioa antolatuko du heldu den larunbatean Hondarribiko Itsas Etxean, Cordoba probintzian dagoen Malvinas Argentinas herrian (Argentina) gazteentzako etxe bat eraikitzeko dirua biltzeko. Egitasmo hori 2012an Hondarribiko Udalak diruz lagundu dituen proiektuetako bat da. Klink, Surbesta, Goxoki eta Zumardikoak abesbatzek, Musika Eskolako trikitilariek eta Udal Txistulari Bandak parte hartuko dute larunbateko kontzertuan. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, turismo bulegoetan. Ekitaldiaren egunean ere erosteko aukera izango da, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik. Sarreraren prezioa bost eurokoa izango da, bi Itsas Etxeko gastuetarako eta beste hiru egitasmorako. Gainera, Proega fundazioak bi kontu korronte zenbaki eman ditu, kontzertura joateko aukera izango ez duten eta egitasmoa diruz lagundu nahi dutenentzat: Kutxabank: 2101 0010 45 0010522126. La Caixa: 2100 6547 69 2100035695.

Gol bakarragatik galdu zuen La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak larunbatean Hondartza kiroldegian Corazonistasen aurka jokatutako partidan. Multzoko talde onenetakoa da Corazonistas, baina etxekoek azken minutura arte borrokatu zuten eta garaip...

Futbola Akitaniako Ohorezko Promozioa Eysines-Eglantins 0-2 Errugbia Frantziako 2 Maila. 6. multzoa Salles-Stade Hendayais 15-21 Eskubaloia Staderen bi taldeek atsedena izan dute.

Hendaiako Stade errugbi taldeak Federale 2 Mailako 6. multzoko lidergoa lortu du, Salles taldeari urriaren 21ean bertan behera geratutako partida irabazita (15-21). Akatsik gabeko lehen zatian oinarritu zuen Stadek garaipena eta bigarrenean bikain eutsi zion etxekoen lehen lerroaren erasoari. Salles taldeko entrenatzaileak hendaiarren jokoa goraipatu zuen: “Talde itzela da. Oso serioski jokatzen dute eta egin behar dutena maisuki egiten dute. Orain arte gure aurka jokatu duen talde onena da, dudarik gabe”. Stadek partida hasiera bikaina egin zuen eta atsedenaldirako markagailuan errenta polita hartu zuen (3-15). Bigarren zatian ez zen entsegurik egon eta borroka parekatuagoa izan zen. Lehen puntuak ostikoz lortu zituzten bi taldeek (15-21). Etxeko taldeak kementsu bukatu zuen partida; asko hurreratu zen markagailuan eta azken jokaldian osta-osta ez zuen entsegua lortu. Azkenean Hendaiakoentzat izan ziren puntuak eta multzoko lidergoa. Sei partidatik bost irabazita, 22 puntu ditu Stadek, Boucau Tarnos eta Aire sur Adour taldeek baino bat gehiago, eta Lombez Samatanek baino bi gehiago. Lidergoa jokoan Bokalen Datorren asteburuan lidergoa jokoan izango dute xuriek, Baoucau Tarnos Stade taldearen kontra ariko baitira. BTS-ek partida bakarra galdu du orain arte, hain zuzen ere Hendaiakoen azken aurkari Sallesen kontra. Partida larunbatean izango da, 15:00etan, Bokaleko (Lapurdi) Piquessary estadioan.