Esperientzia Eskola aurkeztuko dute bihar
Bihar Esperientzia Eskolaren ikasturtea inauguratuko da. Aurkezpen irekia izango da udaletxeko areto nagusian, 12:00etan. Esperientzia Eskolan 50 urtez goitiko edonork parte hartu dezake. Eskolen helburua zahartze aktiboa eta bizi kalitatea hobetzea; e...
Bihar Esperientzia Eskolaren ikasturtea inauguratuko da. Aurkezpen irekia izango da udaletxeko areto nagusian, 12:00etan.
Esperientzia Eskolan 50 urtez goitiko edonork parte hartu dezake. Eskolen helburua zahartze aktiboa eta bizi kalitatea hobetzea; erlazioak sortzea eta gizartean parte-hartze aktiboa bultzatzea; belaunaldien arteko harremana eta formazio kulturala dira.
Mugabe Elkarteak antolatzen du Esperientzia Eskola, Udalaren laguntzarekin. Oraindik matrikulatzeko aukera badago (943 22 41 46, Garazi Elortzaz galdetu). Ikasturtearen prezioa 50 eurokoa da.