Rudy margolariak erakusketa abiatuko du bihar, Euskadiko Kutxan
Jose Ramon Rudy Arrondo margolariak Bidasoan zehar ibilbideak erakusketa inauguratuko du bihar, Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan. Artistak 30 olio-margolan bildu ditu mostra honetan. Rudy margolaria Traibuenasen (Nafarroa) jaio zen 1943. urtean. H...
Jose Ramon Rudy Arrondo margolariak Bidasoan zehar ibilbideak erakusketa inauguratuko du bihar, Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan. Artistak 30 olio-margolan bildu ditu mostra honetan.
Rudy margolaria Traibuenasen (Nafarroa) jaio zen 1943. urtean. Hainbat hamarkada eman ditu artistak Irunen eta Bidasoako pintura eta margo eskolan ikasi zuen. Denborarekin, paisaiak lantzen hasi zen; batez ere, Behe Bidasoa inguruko paisaiak, baina baita Nafarroako eta Gipuzkoako beste zenbait txokoetakoak ere.
Lehen erakusketak 80. hamarkadan egin zituen artistak, Euskal Herrian zehar eta Espainiako Estatuan ere. Gaur egun, Belchiteko (Zaragoza, Espainia) herri zaharrari buruzko antologia prestatzen ari da artista. Izan ere, 36ko gerrako bonbardaketen ondorioz erabat suntsituta gelditu zen herria eta Franco diktadoreak, bere horretan mantentzea erabaki zuen. Herri berria ondoan eraiki zuten eta Belchite berria bezala ezaguna da.
Ordutegiak
Astelehenetik larunbatera: 18:00etik 21:00era
Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:30era