Martindozenea gaztelekuak urte bukaerako tailerrak aurkeztu ditu
Martindozenea gaztelekuak urte bukaera arteko jarduerak jakitera eman ditu gaur goizean, Fernando San Martin Gazteria zinegotziaren bidez. Jarduerak 13 eta 25 urte arteko gazteei zuzenduta daude. Izena emateko epea dagoeneko ireki dute eta parte hartzeko interesa dutenak Martindozenea gaztelekura edo Igazte bulegora jo dezakete. Tailerrak: - Baratzea zure balkoian: Tailer honen bidez baratze txiki bat egiten ikasiko dute parte hartzaileek. Ikastaroa, 18 eta 25 urte arteko lagunei zuzenduta dago eta asteazkenetan gauzatuko da 19:00ak eta 20:30ak bitartean. - Salsa: Tailer honetan tonifikatzeko eta prestatzeko ariketa batzuk egingo dituzte parte hartzaileek, dantza bakoitzeko urratsak eta erritmoen aldaketak egiten ere ikasiko dute. Ikastaroa 18 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ostiraletan garatuko da 19:00ak eta 20:30ak artean. - Komikia I: Komikiaren teknikak irakatsiko dira tailer honetan. Lehen multzo honetan 13 eta 17 urte arteko gazteak sar daitezke, ostegunetan, 17:30etik 19:00etara. - Komikia II: Hemen ere komikiaren teknikak landuko dituzte. Multzo honetan 18 eta 25 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dute, ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. - Etxean bizirautea: Etxean Bizirauteko Programak, alde batetik, gazteek proposatutako eskariei erantzuten die, eta bestetik, emantzipazioa, aisia alternatiboa eta generoa ere lantzen ditu. Tailerra ostiraletan garatuko da, 19:00etik 21:00etara, eta 18 eta 25 urte arteko lagunei bideratuta [...]
Martindozenea gaztelekuak urte bukaera arteko jarduerak jakitera eman ditu gaur goizean, Fernando San Martin Gazteria zinegotziaren bidez. Jarduerak 13 eta 25 urte arteko gazteei zuzenduta daude. Izena emateko epea dagoeneko ireki dute eta parte hartzeko interesa dutenak Martindozenea gaztelekura edo Igazte bulegora jo dezakete.
Tailerrak:
– Baratzea zure balkoian: Tailer honen bidez baratze txiki bat egiten ikasiko dute parte hartzaileek. Ikastaroa, 18 eta 25 urte arteko lagunei zuzenduta dago eta asteazkenetan gauzatuko da 19:00ak eta 20:30ak bitartean.
– Salsa: Tailer honetan tonifikatzeko eta prestatzeko ariketa batzuk egingo dituzte parte hartzaileek, dantza bakoitzeko urratsak eta erritmoen aldaketak egiten ere ikasiko dute. Ikastaroa 18 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ostiraletan garatuko da 19:00ak eta 20:30ak artean.
– Komikia I: Komikiaren teknikak irakatsiko dira tailer honetan. Lehen multzo honetan 13 eta 17 urte arteko gazteak sar daitezke, ostegunetan, 17:30etik 19:00etara.
– Komikia II: Hemen ere komikiaren teknikak landuko dituzte. Multzo honetan 18 eta 25 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dute, ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara.
– Etxean bizirautea: Etxean Bizirauteko Programak, alde batetik, gazteek proposatutako eskariei erantzuten die, eta bestetik, emantzipazioa, aisia alternatiboa eta generoa ere lantzen ditu. Tailerra ostiraletan garatuko da, 19:00etik 21:00etara, eta 18 eta 25 urte arteko lagunei bideratuta dago.
– Irratia: Tailerra 13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Irrati tresnak erabiltzen ikastea eta sormena lantzea dira xede nagusiak. Irrati tailerra azaroaren 27tik abenduraren 1era bitartean garatuko da, 17:30etik 19:00etara.
– Film laburrak: 13 eta 17 urte arteko nerabeek parte har dezakete tailer honetan. Film labur bat sortu eta horren protagonista izango dira gaztetxoak. Ikastaroa, azaroaren 13tik 17ra bitartean aurrera eramango dute, 17:30etik 19:00etara.