Emaztea hiltzen saiatu zen gizon baten kontrako epaiketa hasiko da
Azaroaren 13an Gipuzkoako Lurralde Auzitegian Errenteria-Oreretako gizon baten kontrako epaiketa hasiko da. Gizon horri emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzi diote. Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du. Duela bi urte iz...
Azaroaren 13an Gipuzkoako Lurralde Auzitegian Errenteria-Oreretako gizon baten kontrako epaiketa hasiko da. Gizon horri emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzi diote. Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du.
Duela bi urte izan ziren gertakariak, 2010eko urriaren 26an. Gizonak ustez labanaz mehatxatu zuen lehenbizi emakumea, eta lepoan zauri bat ere egin zion. Emakumea amari telefonoz deitzen saiatu zen, baina gizonak ez zion utzi, eta ustez hainbat labankada egin zizkion buruan, aurpegian eta sorbaldan.
Bizilagun batek ertzainei deitu zien, eta momentuan atxilotu zuten gizona.
Erasoaren eraginez, emakumeak 21 egun behar izan zituen errekuperatzeko.
Fiskaltzaren txostenaren arabera, gizonak “toxikoak kontsumitzen zituen tarteka” nahiz eta erasoa gertatu zen unean “ezagutzeko ahalmena mantendu”. Era berean, txostenean zehazten da “emakumeen kontrako indarkeriarekiko arrisku handiko perfila” duela.