
Hondarribiak bukaera ona eman dio liga are hobeagoari. Traineru berdea Ibaizabaleko uretan nagusitu zen, Kaikuren etxean, herenegun bertan jokatu baitzuten Corte Ingles Banderaren 38. ekitaldia. Estropada ikusgarria egin zuen Ama Guadalupekoa-k. Lehenengo bi luzeetan Kaikuren traineruaren atzealdea urruti ikusi zuten hondarribiarrek, baina bigarren ziaboga bikain egin eta gero, aldea jaten joan ziren berdeak. Hirugarren —eta azken— ziabogan, bi segundoko aldea jan zioten bizkaitarrei, eta parekatuta abiatu zuten luzea. Kaleen jokoan maisu izan ziren hondarribiarrak, eta azkenean hiru segundo atera zizkioten Kaikuri. Tiran sei segundora sartu zen, eta Urdaibaik 44ra. Hondarribiarrek San Miguel Ligako seigarren bandera eskuratu zuen horrela. Denboraldiaren lehenengo zatian eskuratu zituzten gehienak: Bilboko Bandera, Petronor, Eusko Label, Pasaiako Portu Agintaritza eta etxekoa, atzokoaz gain. Kaikuri denboraldi osoan zehar aurre egiteko gai izan den bakarra izan da Hondarribia. San Miguel Ligako bigarren postuan bukatzea lortu dute, gehienbat harrobiko jendeaz osatutako koadrilarekin. Traineruak puntu gehien lortzea lortu ez duen arren, ez da berdin gertatu patroien sailkapenean. Ioseba Amunarriz izan da onena, 29 punturekin. Bigarrenek baino bost puntu gehiago eskuratu ditu Ama Guadalupekoako lemazainak. Pasaitarrak, erdialdean Hondarribiaz gain, San Pedrok eta San Juanek ere parte hartu dute gorengo mailan. Helburuak beteta, liga txukuna osatu dute Pasaiako bi traineruek, gorabeherak gorabehera. [...]

Gaztemaniak programaren barruan, Howlin’ rain San Franciscoko (AEB) rock taldeak kontzertua eskainiko du heldu den larunbatean Mendeluko Psilocybenea aretoan. Europan egiten ari diren biraren barruan geldialdia egingo du Howlin’ rain bandak...

Pasaiak banako berdinketa lortu zuen igande goizean Alaves B taldearen kontra, Gasteizen. Hala, lau partidaren ondoren, sasoiko bigarren puntua lortu zuten horrela antxotarrek, eta sailkapenaren azken aurreko postuan daude. Hurrengo partida berriz ere ...

Indarrez hasiko du Herriko Etxeak 2012-2013 ikasturteko Kultur Sasoia egitasmoa. Izan ere, etzi (hilak 20, osteguna), Varietes antzokian Camel Ariouik kontzertua emango du, 20:30etik aurrera. Kontzerturako sarrera 12 eurokoa da, baina Herriko Etxeak go...

Lezoko Txapelketa (Josetxo Etxandi oroitaldia) irabazi du asteburuan Oiarpeko pilotariak, Gasteizko Larrañagarekin batera. Azken partidan, 22-7 irabazi zioten Labaka-Imaz Aurrera Saiaz taldeko bikoteari.

Galiziako Itsaski Azokak irailaren 20tik 30era bitartean irekiko ditu ateak, Ficoban. Bertan, Galiziako gastronomia dastatzeko aukera izango da, “era tradizionalean eta berrikuntzaren batekin ere”. Galiziako Rias Baixaseko Do Mar Galego enp...

Real Union futbol taldea Logroñes taldearen aurka lehiatu zen asteburuan, Stadium Galen izandako partidan. Lanbarri jokalari txuri-beltzak gola sartu arren, falta izan zela erabaki zuen epaileak eta beraz, bertan behera utzi zuen gola. Horiek horrela, 0-0 markagailuarekin bukatu zuten partida irundarrek. Ohorezko mailari dagokionez, estraineko partida jokatu zuen Real Union B taldeak Urolaren aurka, Stadium Galen. Urolako jokalariek lehen gola sartu bazuten ere, berdinketa lortu zuten azkenean txuri-beltzek.

Urdaburu mendizale elkarteak alpinismo irteera antolatu du hurrengo astebururako (hilak 28, 29 eta 30). Huescara joango dira, eta han Arista Ferbos, Arista 3 Conseillers Al Neuville, eta Foradada del Toscarrera joango dira. Elkarteak jakinarazi duenez,...

Oiartzun Irratian, Kirolez blai! saioaren laugarren denboraldiahasiko dute etzi. Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) bi entrenatzaile izango dira Joxe Migel Lopezen gonbidatuak: Gari Argote OKE Ohorezko Erregionaleko entrenatzailea, eta Mikel Salegi OKE Big...

Lesakatik puntua ekarri zuen Trintxerpe futbol taldeak herenegun, binakoa lortuta. Hala, Erregional Ohorezko Mailako lehen jardunaldia eta gero, sailkapenaren erdialdean jarri dira pasaitarrak. Ligako bigarren partida etxean jokatuko dute, larunbatean,...

Jazarpen kasuen harira ateratako epaiak garai hartako bi alkateei ez diela eragiten adierazi du PSE-EEk, prozedura judizialetik kanpo egon direlako: “Udal arkitektoak kalte moralak eragin izanaren kexa 1995 eta 2007. urte artean izandako gertaere...

Atez ateko hondakin sistema jartzearen kontrako 3.500 sinadura inguru bildu dituela jakinarazi du Pasaia Garbia plataformak. Taldeko kideen ustez, sinadurak biltzeko ekimenak “erantzun izugarria” izan du, eta jakinarazi du hilaren 22ra arte...

“Oso jai jendetsuak eta partehartzaileak izan dira”. Horrela mintzatu da Txomin Sagarzazu Hondarribiko Udaleko Kultura zinegotziak 2012ko jaien balantzea egiterakoan. “Ia 80 jarduera izan dira, mota guztietakoak, eta ia denetan jende pila izan da. Adin guztietako jendeak hartu du parte, umeek, gurasoek, helduek, zaharrek… uste dut oso pozik egon gaitezkeela jaiekin, eta horretarako bidea eman duten guztiei gure esker ona azaldu nahi diegu, bai erakunde antolatzaileei, bai laguntzaileei, eta bai parte hartzaileei”, gaineratu du. Jaiak hasi baino lehenagoko agendako zenbait ekitaldi aipatu ditu Kultura arduradunak, hala nola, Guadaluperako Igoera, Xabier Leteri eskainitako kontzertu-omenaldia, edo txirrindularitza proba. “Aipatu behar da hilaren 6an parte hartze handia izan dela gero eta egonkortuagoa dagoen umeentzako txupinazo eta entzierroan zezen puzgarriekin, baita Margo Lehiaketan, Grafitti lehiaketan, kantineren desfilean eta Barrikadaren kontzertuan ere”, gehitu zuen. Izan ere, jaien hasiera ofiziala hilaren 7 baldin bada ere, koadrilen afarirako eguna da askorentzat jaietako lehen eguna, eta dagoeneko udalak egitarauan hala sartzen du, lehen festa egun bezala. Egunez egun, Itziar Mendizabal dantzariari urrezko intsignia jartzea, Izugarria erraldoi eta buruhandien konpartsaren jarduna, plastikozko motoen lasterketa edota Alardea nabarmendu zituen. “Hilaren 7an, Itziar Mendizabali urrezko domina jarri zitzaion oso ekitaldi berezi eta hunkigarri batean, umeentzako Danborrada izan genuen, Parrokian Salbea izan [...]

DYA Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea egiten ari da Hondarribiko egoitzan. Egunero tailerrak edo hitzaldiak antolatu dituzte, doan. Gaur, asteartearekin, hesgailuen oinarrizko tailerra emango dute: eskua, besoa, sorbalda, oina, belauna eta han...

Irungo Udaleko Mugikortasun eta Ingurumen ordezkariak, Cristina Laborda eta Miguek Angel Paez hurrenez hurren, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea aurkeztu dute gaur goizean. Kanpaina irailaren 17tik 23ra bitartean luzatuko da eta Labordak ziurtatu duenez, “egunerokoan pauso garrantzitsuak” eman diren arren, “kontzientziazio orokorra bultzatzea beharrezkoa da”. Horiek horrela, hilaren 17tik 21era bitartean Eskola Bidea ekimena bultzatuko da. Horren arabera, hitzordu bat finkatzen da eta umeak oinez joaten dira eskolara, aldez aurretik hitzartutako ibilbidea jarraituz eta arduradun batek lagunduta. Udaleko ordezkarien arabera, “era horretan autonomia, ardura eta sozializazioa garatu ahal dute”. Hamaika ekimen Larunbatean hilaren 22an bestalde, helduei zuzendutako bizikletan segurtasunez ibiltzen ikasteko ikastaroa izango da, Osinbiribileko bidegorrian (10:00). Arratsaldean aldiz, haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu dute, 16:30etik aurrera Zabaltza plazan. Halaber, 16:00etatik 19:00ak bitartean informazio gune bat izango da eta horrekin batera, Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren inguruko erakusketa bat ere. Bukatzeko, bizikleten mantenua egiten ikasteko tailer bat antolatu dute eta bertan, konponketa txikiak egiteko aukera ere izango da. Ibilaldiak azken egunean Europako Mugikortasun Iraunkorraren Asteari bukaera emateko asmoz, hilaren 23an igandearekin txirrinda ibilbidea antolatu du udalak. Hala, goizeko 10:00etan abiatuko dira interesatuak Zabaltza plazatik eta bidegorrietan eta oinezkoentzat lehentasuna duten 30km orduko guneetan ariko dira. Era berean, errepide heziketarako zirkuitua izango da Colon [...]

Emeki emakume elkarteak ikasturte berrian antolatuko dituzten tailerren berri eman du. Esan dutenez, “aurten Gipuzkoako Foru Aldunditik diru laguntza eskuratu dugu eta bi tailer egin ahal izango ditugu. Biak doan eta emakume guztiei irekiak izang...

Santiagotarrak kirol elkartea Euskadiko Kayak Poloko garaile suertatu da asteburuan, Astigarragan izandako lehiaketan. Hala, urrezko dominaz gain, brontzezkoa eta bosgarren postua lortu dituzte irundarrek. Hala, urrezko domina lortu duten piraguistak, dira: Roberto Rivas, Iñaki Gomez, Hasier Rodriguez, Aitor Iribarren eta Telmo Olazabal. Zilarrezkoa lortu dutena bestalde, Ekhi Diez, Xuban Portos, Beñat Estomba, Aritz Dorronsoro eta Ander Susperregi izan dira.

EAT Errenteriako Atletismo Taldea motorrak berotzen ari da denboraldi berrirako, eta ostegun honetan egingo du aurkezpena Beraungo Mikel Odriozola estadioan. Atletak, atletismo eskolako haurren gurasoak eta herritar guztiak gonbidatuta daude aurkezpen ...

EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak gaur hasiko ditu Pilota Eskolako klaseak, esku pilotan eta palan. Izena eman nahi dutenek dagoeneko aukera daukate egiteko, eta EPLEren arabera, aurten doan izango da. Esku pilotan 2004. urtean edo lehenena...