Howlin’ Rain eta Napoka Band taldeek larunbatean joko dute Psilocybenean
Gaztemaniak programaren barruan, Howlin’ rain San Franciscoko (AEB) rock taldeak kontzertua eskainiko du heldu den larunbatean Mendeluko Psilocybenea aretoan. Europan egiten ari diren biraren barruan geldialdia egingo du Howlin’ rain bandak...
Gaztemaniak programaren barruan, Howlin’ rain San Franciscoko (AEB) rock taldeak kontzertua eskainiko du heldu den larunbatean Mendeluko Psilocybenea aretoan. Europan egiten ari diren biraren barruan geldialdia egingo du Howlin’ rain bandak Hondarribian.
Estatubatuarren aurretik Napoka Band taldeak joko du. Udaberrian sortutako egitasmo berria da, Napoka Iria, Willis Drummond eta Andrakan taldeetako musikariek osatua. Aukera poolita izango da Napoka Iria bikotearen musika modu elektrikoan entzuteko.

