Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Corte Ingles Bandera lortuta bukatu du Hondarribiak denboraldi bikaina

Hondarribiak bukaera ona eman dio liga are hobeagoari. Traineru berdea Ibaizabaleko uretan nagusitu zen, Kaikuren etxean, herenegun bertan jokatu baitzuten Corte Ingles Banderaren 38. ekitaldia. Estropada ikusgarria egin zuen Ama Guadalupekoa-k. Lehenengo bi luzeetan Kaikuren traineruaren atzealdea urruti ikusi zuten hondarribiarrek, baina bigarren ziaboga bikain egin eta gero, aldea jaten joan ziren berdeak. Hirugarren —eta azken— ziabogan, bi segundoko aldea jan zioten bizkaitarrei, eta parekatuta abiatu zuten luzea. Kaleen jokoan maisu izan ziren hondarribiarrak, eta azkenean hiru segundo atera zizkioten Kaikuri. Tiran sei segundora sartu zen, eta Urdaibaik 44ra. Hondarribiarrek San Miguel Ligako seigarren bandera eskuratu zuen horrela. Denboraldiaren lehenengo zatian eskuratu zituzten gehienak: Bilboko Bandera, Petronor, Eusko Label, Pasaiako Portu Agintaritza eta etxekoa, atzokoaz gain. Kaikuri denboraldi osoan zehar aurre egiteko gai izan den bakarra izan da Hondarribia. San Miguel Ligako bigarren postuan bukatzea lortu dute, gehienbat harrobiko jendeaz osatutako koadrilarekin. Traineruak puntu gehien lortzea lortu ez duen arren, ez da berdin gertatu patroien sailkapenean. Ioseba Amunarriz izan da onena, 29 punturekin. Bigarrenek baino bost puntu gehiago eskuratu ditu Ama Guadalupekoako lemazainak.   Pasaitarrak, erdialdean Hondarribiaz gain, San Pedrok eta San Juanek ere parte hartu dute gorengo mailan. Helburuak beteta, liga txukuna osatu dute Pasaiako bi traineruek, gorabeherak gorabehera. [...]

admin
Hondarribia
2012/09/18

Hondarribiak bukaera ona eman dio liga are hobeagoari. Traineru berdea Ibaizabaleko uretan nagusitu zen, Kaikuren etxean, herenegun bertan jokatu baitzuten Corte Ingles Banderaren 38. ekitaldia.

Estropada ikusgarria egin zuen Ama Guadalupekoa-k. Lehenengo bi luzeetan Kaikuren traineruaren atzealdea urruti ikusi zuten hondarribiarrek, baina bigarren ziaboga bikain egin eta gero, aldea jaten joan ziren berdeak. Hirugarren —eta azken— ziabogan, bi segundoko aldea jan zioten bizkaitarrei, eta parekatuta abiatu zuten luzea. Kaleen jokoan maisu izan ziren hondarribiarrak, eta azkenean hiru segundo atera zizkioten Kaikuri. Tiran sei segundora sartu zen, eta Urdaibaik 44ra.

Hondarribiarrek San Miguel Ligako seigarren bandera eskuratu zuen horrela. Denboraldiaren lehenengo zatian eskuratu zituzten gehienak: Bilboko Bandera, Petronor, Eusko Label, Pasaiako Portu Agintaritza eta etxekoa, atzokoaz gain.

Kaikuri denboraldi osoan zehar aurre egiteko gai izan den bakarra izan da Hondarribia. San Miguel Ligako bigarren postuan bukatzea lortu dute, gehienbat harrobiko jendeaz osatutako koadrilarekin. Traineruak puntu gehien lortzea lortu ez duen arren, ez da berdin gertatu patroien sailkapenean. Ioseba Amunarriz izan da onena, 29 punturekin. Bigarrenek baino bost puntu gehiago eskuratu ditu Ama Guadalupekoako lemazainak.

 

Pasaitarrak, erdialdean

Hondarribiaz gain, San Pedrok eta San Juanek ere parte hartu dute gorengo mailan. Helburuak beteta, liga txukuna osatu dute Pasaiako bi traineruek, gorabeherak gorabehera.

Lau talde indartsuenen (Kaiku, Hondarribia, Urdaibai eta Tiran) atzetik geratu dira moreak zein arrosak. Sanpedrotarrak geratu dira sailkapeneko bosgarren postuan, bizilagunek baino denboraldi bukaera hobea eginda. San Pedrok 138 puntu lortu ditu, eta San Juanek, berriz, 125.

Patroiei dagokionez, Libia-ko Juan Carlos Fontan sailkapenean hirugarren izan da, 22 punturekin. Bere atzetik geratu dira Igor Gaztañaga eta Endika Perez sanjuandarrak, 13 punturekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.