Kultur Sasoia hasteko, etzi, Camel Ariouiren kontzertua
Indarrez hasiko du Herriko Etxeak 2012-2013 ikasturteko Kultur Sasoia egitasmoa. Izan ere, etzi (hilak 20, osteguna), Varietes antzokian Camel Ariouik kontzertua emango du, 20:30etik aurrera. Kontzerturako sarrera 12 eurokoa da, baina Herriko Etxeak go...
Indarrez hasiko du Herriko Etxeak 2012-2013 ikasturteko Kultur Sasoia egitasmoa. Izan ere, etzi (hilak 20, osteguna), Varietes antzokian Camel Ariouik kontzertua emango du, 20:30etik aurrera. Kontzerturako sarrera 12 eurokoa da, baina Herriko Etxeak gomendatu du Abantaila Txartela erostea: 10 euroko prezioa du, eta Kultur Sasoiko edozein emanalditarako bost euroko sarrera murriztua ordaindu behar dute txartela dutenek.

