3.500 sinadura atez atekoaren kontra
Atez ateko hondakin sistema jartzearen kontrako 3.500 sinadura inguru bildu dituela jakinarazi du Pasaia Garbia plataformak. Taldeko kideen ustez, sinadurak biltzeko ekimenak “erantzun izugarria” izan du, eta jakinarazi du hilaren 22ra arte...
Atez ateko hondakin sistema jartzearen kontrako 3.500 sinadura inguru bildu dituela jakinarazi du Pasaia Garbia plataformak. Taldeko kideen ustez, sinadurak biltzeko ekimenak “erantzun izugarria” izan du, eta jakinarazi du hilaren 22ra arte jarraituko dutela sinadurak jasotzen, “herriko edozein Batzokitan eta hainbat dendatan”. Sinadura guztiak bildu eta gero etorkizunari begira zer egingo duten erabakiko dutela esan dute taldeko kideek.

