Pasaiaren puntu ona Gasteizen
Pasaiak banako berdinketa lortu zuen igande goizean Alaves B taldearen kontra, Gasteizen. Hala, lau partidaren ondoren, sasoiko bigarren puntua lortu zuten horrela antxotarrek, eta sailkapenaren azken aurreko postuan daude. Hurrengo partida berriz ere ...
Pasaiak banako berdinketa lortu zuen igande goizean Alaves B taldearen kontra, Gasteizen. Hala, lau partidaren ondoren, sasoiko bigarren puntua lortu zuten horrela antxotarrek, eta sailkapenaren azken aurreko postuan daude. Hurrengo partida berriz ere kanpoan jokatuko dute zuri-gorriek, larunbatean, 17:30ean, Balmasedaren etxean.

