
Etzi, auto klasikoen irteera egingo dute herrian. Mamutetik abiatuko dira 10:00etan eta Arditurriko meategietara joango dira. Han, auto klasikoak ikusgai egongo dira, eta gidariek Arditurriko meategiak bisitatuko dituzte.

Emakumeen Ligan jokatzen duen Hondarribia Irun saskibaloi taldeak 2012-2013 denboraldiko lehen partida ofiziala jokatuko du igandean, Zallako (Bizkaia) udal kiroldegian. Euskal Koparen finala izango da, eta hondarribitarren aurkaria larunbatean Ibaizabal eta Gernika taldeek jokatuko duten finalerdiko irabazlea izango da. Hondarribia Irun taldea jokalari guztiekin bidaiatuko du Bizkaira, azken hiru fitxaketak barne: Sonia Borges pibot portugaldarra, eta Mandisa Stevenson eta Lindsay Harris estatubatuarrak. Stevenson eta Harris aste honetan bertan fitxatu ditu taldeak. Saskiratzaile petoak Stevenson 1,91 altuerako hegal pibota da; 30 urte ditu eta iaz Cadi Seu Urgell taldean jokatu zuen; partidako bataz beste 10 puntu eta 5 errebote egin zituen. Harris eskolta da, 22 urte besterik ez ditu eta azken lau urteetan AEBetako Unibertsitateen arteko Ligan jokatu du, Arkansas Razorbacks taldean. Puntu asko sartzen dituen jokalaria da eta hiruko marratik portzentzai onak dituena.

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Hondarribia – Tolosa. Bihar, larunbata, 16:30ean. Hondartza futbol zelaian. PILOTA Gaur, ostirala, 19:30ean hasita. Hiru partida: Eskuz binaka. Nagusien. 3. Maila Hondarribia – Real Sociedad Zesta punta...

Gaur, Madalensoron, Gipuzkoako Txapelketako lau pilota partida izango dira, 19:15etik aurrera. Hasteko, Oiarpe 2 eta Intza ariko dira elkarren aurka, Gazteen Lehenengo Mailan, binaka. Gero, Gazte Mailan, banaka, Oiarpe eta Goierri ariko dira. Hirugarre...

Pasaiako Udalbatzak plenoa egingo du datorren asteartean, 19:00etan, Arizabalo jauregian. Hiru mozio aurkeztuko dituzte. Bilduk Euskal Plataformaren mozio bat aurkeztuko du, frankismoaren krimenak epaitegietara eramateko proposamena biltzen duena. EAJk...

Bihar eta etzi Erlaitzaren Besta ospatuko dute. Hendaiako Abadia eremuan hasi eta Ziburun bukatzen den zazpi kilometroko eremua hartzen du bestak. Dantza ikuskizuna, musika, erakusketak… denetarik prestatu dute. Ikus egitaraua (frantsesez)

Ohorezko Erregional Mailako mutilek bigarren partida dute asteburukoa. Bihar, 16:30etik aurrera, Beti Gazteren kontra ariko dira nor baino nor, Karla Lekuona zelaian. Espainiako Estatuko Bigarren Mailako neskek ere, etxean jokatuko dute hirugarren jard...

Boulevard de la Mer berrituan noa, oinez. Udatiarrek —paristar, donostiar zein iruindar— lekutu dira engoitik. Etorbidea —hutsagoa irailean— ibiltoki zabalagoa kausitu dut gaur. Xoldoko Gainak, Aiako Harriak eta Jaizkibelek —antigoaleko errom...

Korrikaren antzeko ekimena izango da, familia giroan euskaraz parte hartzekoa, ez lehiakorra Dena prest dute biharko Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketarako. Euskal Herriko hainbat herritan egingo dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proposatutako ekimenarekin bat. Oarsoaldean, Oiartzunen egingo dute. Parte hartzeko deia egin diete Oarsoaldeko bizilagun guztiei. Ttur-tturrek eta herriko hainbat kirolarik hartu dute lasterketa antolatzeko ardura, eta indar erakustaldi bat izan behar duela uste dute. Hala dio Ttur-tturreko Bakartxo Arabolazak: «Zenbat eta jende gehiago bildu, orduan eta indar gehiago erakutsiko dugu, eta euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea dugula ikusi behar dute». Edonork parte har dezake, Igor Ibarguren antolatzaileetako batek azaldu duenez: «Korrikaren antzeko zerbait dela pentsatu behar dute, ez da lehiakorra izango, parte hartzailea baizik». Euskararen aldeko jaia izango da, euskaraz bizitzeko baldintzak sortu ahal izateko beste urrats bat. Dena den, korrika parte hartu ezin dutenek, izango dute ekimena eta helburua laguntzeko beste modurik: Euskaraz bizi nahi dut leloa duten kamisetak erosi ahal izango dituzte. Bestalde, kantina ere izango da, eta hor ere jendeak egin ahal izango du bere ekarpena. Aldarrikapen jai batean kamisetak edo dena delakoak ordaintzea arraroa iruditu ahal zaio bati baino gehiagori, baina ekimena antolatzeak behar ekonomiko batzuk sortu ditu, eta horiek ere ase behar direla zehaztu [...]

EAJk materia bizigabea herriko harrobietan botatzea debekatzeko mozio bat aurkeztu zuen uztailean, eta horren haritik, Eguzkik galdetu dio “ea zer pentsatzen duen egitea beraiek defendatzen duten kudeaketa planaren hondakin toxikoekin”. Gai...

Joan den astean hasi zuen denboraldia Ohorezko Mailak, eta orain Erregional Preferentearen txanda da. Beti Onak bihar izango du lehenengo partidua, Santo Tomas Lizeoaren kontra. Denboraldiko estreinaldia etxetik kanpo egin beharko du, Donostian, Beriok...

Hilaren 13an udalak Errepublikako azken Udalbatzari egindako omenaldiari jarraipen bat emate aldera, EAJk mozio bat aurkeztu du herriko hainbat kaleri Errepublikarekin lotutako izenak jartzeko. Astearteko udalbatzarrean eztabaidatuko dute. Lehenengo pr...

Igande honetan The wish fish animaziozko film luzea proiektatuko dute Itsas Etxeko auditorioan, arratsaldeko seietan. Emanaldia euskaraz izango da eta sarrerak bi euro balioko du. Adituen arabera, familian ikusteko pelikula da The wish fish. Arraina g...

Trintxerpe Atletismo Elkarteak Platako itsasargira igoera antolatu du, hamabigarren aldiz. Proba bihar izango da, eta 17:30ean irtengo da proba. Gizonen zein emakumeen kategorietan onenak direnentzako garaikurrak emango dituzte, baita antolatzaileen ta...

Etzi, mutxikoak dantzatzeko aukera izango da Gaztelu Zahar pilotalekuan, 11:30etik 12:30era.

Datorren asteko ostiraletik igandera San Fermin Txiki Jaiak ospatuko dituzte Antxon. Herritar talde batek bere proposamena aurkeztu du. Ez da proposamen makala: lipdub bat egin nahi dute. Lauzpabost herritar elkartu dira lipduba egiteko asmoarekin. Deialdia, baina, irekia dela jakinarazi du Ainhoa Mariezkurrena antolatzaileak: “Lipdub bat egitea da helburua, zeinaren protagonista antxotar oro izango den”. Lipdubaren helburua herria elkartzea eta mugiaraztea dela esan dute, “eta elkarrekin ongi pasatzea”. ‘Euskaraz bizi nahi dut’ Antxotar guztiak elkarrekin ongi pasatzeko asmo horrekin, zita jarri dute hilaren 29rako. Eguerdian, 12:30ean geratu dira Gure Zumardian. Hori bai, eskaera bakarra egin dute, San Fermin Txiki izanik: zuri-gorriz jantzita joatea. Hori bai, apaingarriak eraman ditzakete hala nahi dutenek: pelukak, baloiak, puxikak, margoak… Lipduba egiteko abestia aukeratu dute jada, intentzio argiarekin: Esne Beltzaren Euskaraz bizi nahi dut. Herritarrek abestuko dute. Antolatzaileak herriko hainbat eragilerekin jarri dira harremanetan, eta gaur arratsaldean bilera egingo dute Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

La Magdalena Alabergako erretiratuen elkarteak urrian hasiko du ikasturtea, eta aurretik, ostegunean, kurtso hasierako jaia egingo du, 18:00etatik aurrera. Bertan, luntxa eta bingoaz gain, datorren ikasturterako programatutako jardueren gaineko informa...

Euskal Herriko Urpeko Ihardueren Federazioak teknifikazio egoitza berria du. Donibaneko Nabalaldea industrialdean eskuratu du lokal berria. Herenegun iluntzean ireki zituen ateak zentro berriak. Javier Mendoza federazioaren presidenteak jakinarazi zuenez, hamabi urte aritu dira teknifikazio zentro horren bila, Gipuzkoan zein Bizkaian. Donibanen jartzea lortu dute azkenean, «mesede asko eskatuz». Azkenean, 235 metro koadroko lokala eskuratu dute, Pasaiako Portu Agintaritzaren laguntzarekin, eta urpeko kiroletan aritzen diren 50 talde federatuek erabil dezakete. Egoitzak hiru atal ditu. Alde batetik, neskentzako eta mutilentzako aldagela bana du. Bestetik, konponketa teknikoak egiteko gelatxo bat dauka. Azkenik, konpresoreak ditu. Kaian, berriz, amarratzekoa jartzea bakarrik falta zaiela adierazi zuen Mendozak. Guztira, 30.000 euroko kostua izan du lokala atontzeak. Mendozak esan zuenez, urritik aurrera erabiltzeko moduan izango da Nabalaldeako lokala. Hori erabili nahi duten klubek «prezio merkea» ordaindu beharko dutela adierazi du federazioko presidenteak.