Hiru mozio jorratuko dituzte astearteko udalbatzarrean
Pasaiako Udalbatzak plenoa egingo du datorren asteartean, 19:00etan, Arizabalo jauregian. Hiru mozio aurkeztuko dituzte. Bilduk Euskal Plataformaren mozio bat aurkeztuko du, frankismoaren krimenak epaitegietara eramateko proposamena biltzen duena. EAJk...
Pasaiako Udalbatzak plenoa egingo du datorren asteartean, 19:00etan, Arizabalo jauregian. Hiru mozio aurkeztuko dituzte. Bilduk Euskal Plataformaren mozio bat aurkeztuko du, frankismoaren krimenak epaitegietara eramateko proposamena biltzen duena.
EAJk, berriz, San Markoko eta Txoritokietako harrobien gaiak mahaigaineratuko ditu. Azkenenik, Pasaiako Ezkerrak lehentasunezko partaidetzei buruzko mozioa aurkeztuko du. Koalizioak ere erakunde adierazpen egiteko proposamena egingo du, Alzheimerraren gainekoa. Puntu horiez gain, beste bederatzi ere aztertuko dituzte.

