Euskal Koparen finala jokatuko du Hondarribia Irunek igandean, Zallan
Emakumeen Ligan jokatzen duen Hondarribia Irun saskibaloi taldeak 2012-2013 denboraldiko lehen partida ofiziala jokatuko du igandean, Zallako (Bizkaia) udal kiroldegian. Euskal Koparen finala izango da, eta hondarribitarren aurkaria larunbatean Ibaizabal eta Gernika taldeek jokatuko duten finalerdiko irabazlea izango da. Hondarribia Irun taldea jokalari guztiekin bidaiatuko du Bizkaira, azken hiru fitxaketak barne: Sonia Borges pibot portugaldarra, eta Mandisa Stevenson eta Lindsay Harris estatubatuarrak. Stevenson eta Harris aste honetan bertan fitxatu ditu taldeak. Saskiratzaile petoak Stevenson 1,91 altuerako hegal pibota da; 30 urte ditu eta iaz Cadi Seu Urgell taldean jokatu zuen; partidako bataz beste 10 puntu eta 5 errebote egin zituen. Harris eskolta da, 22 urte besterik ez ditu eta azken lau urteetan AEBetako Unibertsitateen arteko Ligan jokatu du, Arkansas Razorbacks taldean. Puntu asko sartzen dituen jokalaria da eta hiruko marratik portzentzai onak dituena.
Emakumeen Ligan jokatzen duen Hondarribia Irun saskibaloi taldeak 2012-2013 denboraldiko lehen partida ofiziala jokatuko du igandean, Zallako (Bizkaia) udal kiroldegian. Euskal Koparen finala izango da, eta hondarribitarren aurkaria larunbatean Ibaizabal eta Gernika taldeek jokatuko duten finalerdiko irabazlea izango da.
Hondarribia Irun taldea jokalari guztiekin bidaiatuko du Bizkaira, azken hiru fitxaketak barne: Sonia Borges pibot portugaldarra, eta Mandisa Stevenson eta Lindsay Harris estatubatuarrak. Stevenson eta Harris aste honetan bertan fitxatu ditu taldeak.
Saskiratzaile petoak
Stevenson 1,91 altuerako hegal pibota da; 30 urte ditu eta iaz Cadi Seu Urgell taldean jokatu zuen; partidako bataz beste 10 puntu eta 5 errebote egin zituen.
Harris eskolta da, 22 urte besterik ez ditu eta azken lau urteetan AEBetako Unibertsitateen arteko Ligan jokatu du, Arkansas Razorbacks taldean. Puntu asko sartzen dituen jokalaria da eta hiruko marratik portzentzai onak dituena.



