Gipuzkoako Txapelketako lau partida izango dira gaur Madalensoron
Gaur, Madalensoron, Gipuzkoako Txapelketako lau pilota partida izango dira, 19:15etik aurrera. Hasteko, Oiarpe 2 eta Intza ariko dira elkarren aurka, Gazteen Lehenengo Mailan, binaka. Gero, Gazte Mailan, banaka, Oiarpe eta Goierri ariko dira. Hirugarre...
Gaur, Madalensoron, Gipuzkoako Txapelketako lau pilota partida izango dira, 19:15etik aurrera. Hasteko, Oiarpe 2 eta Intza ariko dira elkarren aurka, Gazteen Lehenengo Mailan, binaka. Gero, Gazte Mailan, banaka, Oiarpe eta Goierri ariko dira. Hirugarren partida Senior Mailakoa da, Oiarpe eta Eskoriatza artekoa, banaka. Eta azkenekoan —Senior Lehen Mailakoa eta binaka— Oiarpe eta Intxurre neurtuko dira.

