‘The wish fish’ animaziozko filma eskainiko dute igandean Itsas Etxean, euskaraz
Igande honetan The wish fish animaziozko film luzea proiektatuko dute Itsas Etxeko auditorioan, arratsaldeko seietan. Emanaldia euskaraz izango da eta sarrerak bi euro balioko du. Adituen arabera, familian ikusteko pelikula da The wish fish. Arraina g...
Igande honetan The wish fish animaziozko film luzea proiektatuko dute Itsas Etxeko auditorioan, arratsaldeko seietan. Emanaldia euskaraz izango da eta sarrerak bi euro balioko du. Adituen arabera, familian ikusteko pelikula da The wish fish. Arraina gorroto duen Opil mutikoaren istorioa kontatzen du filmak. Bere amak, zabor-janaria jaten eteko azken saiakera batean, plater berezi bat prestatzen dio: desioen arraina.
Baina berak ipuinak ez ditu sinesten, broma dela uste du eta honakoa desioa egingo du: “extralurtarak etortzea eta mundu osoko arrainak eramatea desio dut”. Hurrengo egunean Saturon maltzurraren tropak Lurrera heltzen dira itsaso eta arrain guztiak eramateko eta mundua hondamendian utziz.
Bere desio eskaerak eragin duena ikusita, Opil desioen maisuengana joaten da, arrain magikoaren desioak kudeatzen dituztenak, eta errealitate berriari aurre egin beharko duela esaten diote. Mundua aurreko egoerara bueltatzeko desioen beste arrain bat lortu eta jan beharko du baina ia-ia arrain guztiak Saturon maltzurraren eskuetan daude.

