Urpeko teknifikazio zentroa zabaldu dute Nabalaldean
Euskal Herriko Urpeko Ihardueren Federazioak teknifikazio egoitza berria du. Donibaneko Nabalaldea industrialdean eskuratu du lokal berria. Herenegun iluntzean ireki zituen ateak zentro berriak. Javier Mendoza federazioaren presidenteak jakinarazi zuenez, hamabi urte aritu dira teknifikazio zentro horren bila, Gipuzkoan zein Bizkaian. Donibanen jartzea lortu dute azkenean, «mesede asko eskatuz». Azkenean, 235 metro koadroko lokala eskuratu dute, Pasaiako Portu Agintaritzaren laguntzarekin, eta urpeko kiroletan aritzen diren 50 talde federatuek erabil dezakete. Egoitzak hiru atal ditu. Alde batetik, neskentzako eta mutilentzako aldagela bana du. Bestetik, konponketa teknikoak egiteko gelatxo bat dauka. Azkenik, konpresoreak ditu. Kaian, berriz, amarratzekoa jartzea bakarrik falta zaiela adierazi zuen Mendozak. Guztira, 30.000 euroko kostua izan du lokala atontzeak. Mendozak esan zuenez, urritik aurrera erabiltzeko moduan izango da Nabalaldeako lokala. Hori erabili nahi duten klubek «prezio merkea» ordaindu beharko dutela adierazi du federazioko presidenteak.
Euskal Herriko Urpeko Ihardueren Federazioak teknifikazio egoitza berria du. Donibaneko Nabalaldea industrialdean eskuratu du lokal berria. Herenegun iluntzean ireki zituen ateak zentro berriak.
Javier Mendoza federazioaren presidenteak jakinarazi zuenez, hamabi urte aritu dira teknifikazio zentro horren bila, Gipuzkoan zein Bizkaian. Donibanen jartzea lortu dute azkenean, «mesede asko eskatuz». Azkenean, 235 metro koadroko lokala eskuratu dute, Pasaiako Portu Agintaritzaren laguntzarekin, eta urpeko kiroletan aritzen diren 50 talde federatuek erabil dezakete.
Egoitzak hiru atal ditu. Alde batetik, neskentzako eta mutilentzako aldagela bana du. Bestetik, konponketa teknikoak egiteko gelatxo bat dauka. Azkenik, konpresoreak ditu. Kaian, berriz, amarratzekoa jartzea bakarrik falta zaiela adierazi zuen Mendozak.
Guztira, 30.000 euroko kostua izan du lokala atontzeak. Mendozak esan zuenez, urritik aurrera erabiltzeko moduan izango da Nabalaldeako lokala. Hori erabili nahi duten klubek «prezio merkea» ordaindu beharko dutela adierazi du federazioko presidenteak.


