Lipduba egin nahi dute Antxoko jai txikietan
Datorren asteko ostiraletik igandera San Fermin Txiki Jaiak ospatuko dituzte Antxon. Herritar talde batek bere proposamena aurkeztu du. Ez da proposamen makala: lipdub bat egin nahi dute. Lauzpabost herritar elkartu dira lipduba egiteko asmoarekin. Deialdia, baina, irekia dela jakinarazi du Ainhoa Mariezkurrena antolatzaileak: “Lipdub bat egitea da helburua, zeinaren protagonista antxotar oro izango den”. Lipdubaren helburua herria elkartzea eta mugiaraztea dela esan dute, “eta elkarrekin ongi pasatzea”. ‘Euskaraz bizi nahi dut’ Antxotar guztiak elkarrekin ongi pasatzeko asmo horrekin, zita jarri dute hilaren 29rako. Eguerdian, 12:30ean geratu dira Gure Zumardian. Hori bai, eskaera bakarra egin dute, San Fermin Txiki izanik: zuri-gorriz jantzita joatea. Hori bai, apaingarriak eraman ditzakete hala nahi dutenek: pelukak, baloiak, puxikak, margoak… Lipduba egiteko abestia aukeratu dute jada, intentzio argiarekin: Esne Beltzaren Euskaraz bizi nahi dut. Herritarrek abestuko dute. Antolatzaileak herriko hainbat eragilerekin jarri dira harremanetan, eta gaur arratsaldean bilera egingo dute Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.
Datorren asteko ostiraletik igandera San Fermin Txiki Jaiak ospatuko dituzte Antxon. Herritar talde batek bere proposamena aurkeztu du. Ez da proposamen makala: lipdub bat egin nahi dute.
Lauzpabost herritar elkartu dira lipduba egiteko asmoarekin. Deialdia, baina, irekia dela jakinarazi du Ainhoa Mariezkurrena antolatzaileak: “Lipdub bat egitea da helburua, zeinaren protagonista antxotar oro izango den”.
Lipdubaren helburua herria elkartzea eta mugiaraztea dela esan dute, “eta elkarrekin ongi pasatzea”.
‘Euskaraz bizi nahi dut’
Antxotar guztiak elkarrekin ongi pasatzeko asmo horrekin, zita jarri dute hilaren 29rako. Eguerdian, 12:30ean geratu dira Gure Zumardian. Hori bai, eskaera bakarra egin dute, San Fermin Txiki izanik: zuri-gorriz jantzita joatea. Hori bai, apaingarriak eraman ditzakete hala nahi dutenek: pelukak, baloiak, puxikak, margoak… Lipduba egiteko abestia aukeratu dute jada, intentzio argiarekin: Esne Beltzaren Euskaraz bizi nahi dut. Herritarrek abestuko dute.
Antolatzaileak herriko hainbat eragilerekin jarri dira harremanetan, eta gaur arratsaldean bilera egingo dute Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

